Itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuko obrak eta jarduketak
Itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuan (normalean, 100 metro, itsasertzaren barruko mugatik) honako obra edo jarduketa hauek egiteko beharrezkoa den aurretiazko baimena:
- Eremu horretan izaeragatik bestelako kokapenik eduki ezin duten obrak, instalazioak eta jarduerak baino ez dira baimenduko, hala nola itsas haztegien establezimenduak edo itsas gatzagak, edo itsas-lehorreko jabari publikoa (ILJP) erabiltzeko beharrezkoak edo komenigarriak diren zerbitzuak eskaintzen dituztenak, bai eta estali gabeko kirol-instalazioak ere.
- Lubetak eta lur-erauzketak egitea.
- Zuhaitzak moztea.
- Itxiturak (bide-zortasuneko eremua libre utzita): behar bezala baimendutako eraikinen hormak, itsas-lehorreko jabari publikoarekin mugakide diren lurzatien itxiturak, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko emakidei lotutakoak.
Pertsona edo erakunde interesdunak eskaera bat aurkeztu behar du, dagokion dokumentazio teknikoa erantsita. Uraren Euskal Agentziak ebaluatuko du jarduketa bateragarria ote den itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuaren xedearekin.
Baimena eman ondoren, ezarritako baldintzen arabera gauzatu ahal izango da obra edo jarduketa. Bestela, jarduketa ezin izango da gauzatu.
Eskaera hori egin aurretik, Itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez izapidetu beharreko jarduketak badira ere, prozedura horri buruzko atala kontsultatu beharko da. Gainera, babes-eremu horretan berariaz debekatuta dauden jarduketak kontsultatu beharko dira (1).
Ebazteko gehieneko epea: 4 hilabete, eskaera egin zenetik.
Nork izapidetu dezake?
Interesatuta dagoen edozein pertsona, identifikazio elektronikoaren bidez. Talde hauek behartuta daude egitera (2):
- Enpresak eta elkarteak.
- Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
- Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
- Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
- Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
- Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.
Nola?
- Irakurri informazio-orria.
- Dokumentu osagarriak prestatu (gehienez 10MB artxibo bakoitzeko). Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak.
Jarduketa uholde-arriskuko eremu batean egiten denean, nahitaez aurkeztu beharko da Uholde-arriskuari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.
3. Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
. Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
. Bete inprimakia.
. Erantsi dokumentuak.
. Sinatu eta bidali.
Nire karpetaren bidez, espedientearen egoera kontsultatu eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatu ahal izango dituzu.
Non?
Esteka honen bidez, zuzenean: Itsas-lehorreko babesteko zortasun eremuan lan baimena - Eskaera - Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa.
Nork izapidetu dezake?
Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.
Nola?
- Irakurri informazio-orria.
- Osatu eta sinatu eskabide-eredua.
Jarduketa uholde-arriskuko eremu batean dagoenean, nahitaez aurkeztu beharko da Uholde-arriskuari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.
- Prestatu dagokion dokumentazioa. Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsultatu ditzakezu xehetasun guztiak.
- Erregistratu eskaera toki hauetako edozeinetan:
Non?
- Uraren Euskal Agentziaren hiru bulegoetako edozeinetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
- Erregistro-gaietan laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.
- Zuzenean zerbitzuaren bidez: Herritarrei arreta presentziala emateko eredua
- 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(3).
-
Zer jarduera egin ditzaket baimenik gabe itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuan?
- Laboreak eta landaketak, hargatik eragotzi gabe uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 27. artikuluan ezarritakoa.
- Eremu horretako lehen 20 metroetan, aldi baterako utzi ahal izango dira itsasoak botatako objektuak edo materialak, eta itsas salbamenduko eragiketak egin ahal izango dira.
-
Noiz lortu behar dut itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuan obrak eta jarduketak egiteko baimen bat?
Aldez aurreko administrazio-baimena behar da obra edo jarduketa hauetarako:
- Eremu horretan izaeragatik bestelako kokapenik eduki ezin duten obrak, instalazioak eta jarduerak baino ez dira baimenduko, hala nola itsas haztegien establezimenduak edo itsas gatzagak, edo itsas-lehorreko jabari publikoa (ILJP) erabiltzeko beharrezkoak edo komenigarriak diren zerbitzuak eskaintzen dituztenak, bai eta estali gabeko kirol-instalazioak ere.
- Lubetak eta lur-erauzketak egitea.
- Zuhaitzak moztea (link al tramite Itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuko obrak eta jarduketa).
- Itxiturak (bide-zortasuneko eremua libre utzita): behar bezala baimendutako eraikinen hormak, itsas-lehorreko jabari publikoarekin mugakide diren lurzatien itxiturak, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko emakidei lotuta daudenak.
Baimen-eskaera bat egin aurretik, Erantzukizunpeko Adierazpenaren bidez izapidetu beharreko jarduketak badira ere, prozedura horri buruzko atala kontsultatu beharko da.
-
Zer obra eta jarduketa daude debekatuta itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuan?
- Bizitegi edo bizileku izateko eraikinak, hotelak barne. Debeku horretatik kanpo geratuko dira behar bezala baimendutako kanpalekuak eta kanpinak, instalazio desmuntagarriak badituzte.
- Agregakin naturalen edo finkatu gabeen aztarnategiak suntsitzea dakarten jarduerak, bazter utzita aztarnategi horiek hondartzetara ekartzeko aprobetxatzea.
- Goi-tentsioko linea elektrikoak airetik jartzea.
- Hondakin solidoak, obra-hondakinak eta araztu ez diren hondakin-urak isurtzea.
- Publizitatea, bai karteletan edo paneletan, bai soinu edo ikus-entzunezko baliabideak erabilita.
-
Zer ebazpen-epe dute itsas-lehorreko babeszortasuneko eremuan obrak eta jarduketak egiteko baimen-espedienteek? Eta epe barruan ebazten ez badira?
Ebazteko epea 4 hilabetekoa da gehienez. Epe hori igaro eta ebazpen espresurik eman ez bada, baimena ez da inola ere administrazio-isiltasunez emandakotzat joko.
-
Zer gertatzen da obra eta jarduketetarako baimena eskatu ondoren erantzunik jasotzen ez badut?
Jabari publiko hidraulikoan edo ibilguen zaintza-eremuan edo itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuan obrak edo jarduketak egiteko baimena eskatu baduzu eta legez ezarritako epean erantzunik jasotzen ez baduzu, ez da inola ere ulertuko baimena eman zaizula, administrazio-isiltasuna negatiboa baita kasu honetan.
-
Beste administrazio batzuek (autonomikoak, tokikoak, etab.) eska diezadakete bestelako baimenik?
Bai. Administrazio Hidraulikoak (Uraren Euskal Agentzia edo Konfederazio Hidrografikoa) ematen duen baimenak uren legerian aurreikusitakoa baino ez du aipatzen.
Beste administrazio batzuek, hala nola autonomikoak edo tokikoak, baimen gehigarriak eska ditzakete beren eskumenen arabera (hirigintza, ingurumena, ondarea, etab.), eta baimen horiek lortzea pertsona edo erakunde titularraren erantzukizuna da.
-
Zer bete behar ditut obra eta jarduketen baimen baten titular gisa?
- Baimenaren baldintzak errespetatzea. Ebazpenak adierazten du nor den pertsona edo erakundea, zer baimentzen den zehazki, zer baldintzatan eta zenbat denboraz.
- Baimenak okupazio-kanon bat lotuta badauka, ezarritako aldizkakotasunarekin ordaindu beharko da.
- Baimendutakoari buruzko edozein aldaketa jakinaraztea. Baimendutako jarduketaren ezaugarriak aldatu behar badituzu, Agentzia honi jakinarazi behar diozu eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatu. Jarduketa ezin baduzu aurreikusitako epean gauzatu, luzapena eskatu behar duzu, arrazoiak justifikatuta.
-
Jakinarazi didate nire espediente batzuk metatzen dituztela. Zer esan nahi du horrek?
Horrek esan nahi du zure eskaerak batera kudeatuko direla espediente bakar batean.
Metatze hori egiten da prozedurek oinarri bera dutenean edo hertsiki lotuta daudenean, eta organo eskudunak izapidetze efizienteago bat ahalbidetzen duenean.
-
Entzunaldi-izapidearen jakinarazpena jaso dut. Zerbait egin behar dut?
Aztertu bidali zaizun dokumentazioa (adibidez, txosten teknikoa).
Komenigarria iruditzen bazaizu, alegazio-idazki bat aurkez dezakezu adierazitako epean. Bidalitako informazioa baloratuko dugu, eta espedientearen ohiko izapidetzea aldatu ahal izango dugu.
Ezarritako epean alegaziorik aurkezten ez baduzu, jarraitu egingo du espedientearen izapidetzeak, ebatzi arte.
Entzunaldiaren izapideak espedientean interesdun gisa parte hartzeko eta defendatzeko bermea dakar.
-
Nola jakin dezaket nire jarduketa uholde-arriskuko eremu batean dagoen?
Zure finka edo eraikina uholde-arriskuko eremuan ote dagoen egiaztatzeko, Uraren Euskal Agentziaren bisorea kontsultatu dezakezu, eta urrats hauek egin:
- Zure finkaren edo higiezinaren koordenatuak ezagutzen badituzu, sartu "Koordenatuak bilatu" tresnaren bidez. Ezagutzen ez badituzu, hurbilen duzun herria aurki dezakezu bilaketa-barraren bidez, eta zooma erabili interesatzen zaizun eremua aurkitzeko.
- Egin klik "geruzen zerrenda" botoian eta jarraitu bide honi: Urak-URA> Uholde-arriskugarritasuna >EAEko uholde-arriskua (10/100/500 urteko itzulketa-epealdikoa). Azken geruza hori hautatu informazioa lortzeko.
Ibilgu baten inguruan kokatutako finka edo eraikin bat bisoreko uholde-orban baten barruan ez badago ere, EZ du nahitaez esan nahi uholde-arriskuko eremu batetik kanpo dagoenik, ibilgu batzuentzat ez baitago uholde-arriskuari buruzko kartografia ofizialik.
Kasu horietan, jarduketa jabari publiko hidraulikoan kokatuta badago, uholde-arriskuko eremuan dagoela jotzen da, eta kokapena beste bat bada, jarduketa egiteko interesa duen pertsonak, izapidetzean hala eskatzen bazaio, azterketa hidrauliko bat aurkeztu beharko du, eremuaren uholde-arriskua kalkulatzeko.
-
Obren eta jarduketen eskaera bat egin nahi dut. Noiz behar dut azterketa hidrauliko bat?
Oro har, proposatzen dituzun obrek eta jarduketek, bereziki eraikuntza eta eraikin iraunkorrek, ingurunearen uholde-arriskua aldatzen badute, beharrezkoa izango da azterketa hidrauliko bat aurkeztea, administrazio izapidegilearen eskariz betiere.
Azterlan horrek ibilguaren portaera modelizatzen eta aurreikusten du, egin nahi diren jarduketak egin ondoren, pertsonei eta ondasunei eta ibilguaren dinamikari nola eragin diezaieketen jakiteko.
-
Zergatik jaso behar da Jabetza Erregistroan eraikin baten uholde-arriskuari buruzko erregistro-idatzoharra?
Ibilguen zaintza-eremuan eraikin eta etxebizitza berriak eraikitzen direnean, Administrazio Hidraulikoaren baimena lortzeko, araudiak ezartzen du obrak hasi aurretik sustatzaileak Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eduki behar duela. Ziurtagiri horretan, eraikuntzaren uholde-arriskuari buruzko informazioa ematen duen oharra jasoko da.
Helburua da bermatzea eraikin horien etorkizuneko erabiltzaileek ezagutzen dutela uholde-arriskuaren egoerari buruzko informazioa, eta behar bezala helarazten zaiela.
-
Obra bat egingo dut itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuan. Beharrezkoa al da uholde-arriskuari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea?
Zure jarduketa uholde-arriskuko eremuan badago, lehentasunezko fluxu-eremua barne (aurrerantzean, LFE), beharrezkoa da adierazpen hori aurkeztea.
Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua betetzean, jarduketa egingo den eremuaren uholde-arriskua (uholde-arriskuko eremua edo LFE) zehaztu beharko da, jakinez gero behintzat. Inguruneko uholde-arriskuaren kartografia ofiziala badago, bertan agertzen dena adieraziko da. Ez badago, uholde-arriskuko eremua adieraziko da.
Dokumentu hori obrak eta jarduketak baimentzeko espedientearen parte izan beharko da, espedientea ebatzi aurrekoa. Hala, erantzukizunpeko adierazpen hau, behar bezala beteta eta sinatuta, eskabidearekin batera aurkeztuko da. Hala egiten ez bada, espedientea izapidetzen ari den bitartean eskatuko zaio.
-
Zein da uholde-arriskuari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren helburua?
Helburua da uholde-arriskuko eremu batean jarduketa bat sustatzen duen pertsona edo erakundea jakitun izatea bere jarduerak duen arriskuaz, eta konpromisoa hartzea kasu horretan aplikatu beharreko babes zibileko neurriak prestatzeko eta kontuan hartzeko, bai eta informazio hori eraginpean egon daitezkeen pertsonei helarazteko ere, zernahi direlarik ere babesteko egokitzat jotzen dituen neurri osagarriak. Alegia, pertsona edo erakunde sustatzaileak ziurtatzen du autobabes-neurriak hartzen lan egingo duela eta interesdunei jakinaraziko diela zer ekintza gauzatu beharko diren jarduera horrek izango dituen arriskuak minimizatzeko.
-
Baimen bat daukat, baina azkenean ez dut obra edo jarduketa egingo. Zer aurkeztu behar dut?
Pertsona edo erakunde titularra bazara, idazki bat aurkeztu beharko duzu Uraren Euskal Agentzian, uko egiten diozula espresuki adierazteko, edozein jarduketa hasi aurretik.
Izapidetze elektronikoaren kasuan, idazki hori baimenaren espedientean bertan aurkeztu behar duzu (AO, Z, etab.), "Dokumentazio berria gehitu hasitako espediente bati" atalean deskribatutako moduan.
-
Espedientea izapidetzen ari da oraindik, baina ez dut jarduketa egingo. Zer egin behar dut?
Atzera egiteko idazki bat aurkeztu behar duzu.
Izapidetze elektronikoaren kasuan, idazki hori baimenaren espedientean bertan aurkeztu behar duzu (AO, Z, etab.), "Dokumentazio berria gehitu hasitako espediente bati" atalean deskribatutako moduan.
-
Jarraipen-espediente bat ireki dela jakinarazi didate. Zer da espediente mota hori?
Uraren Euskal Agentziak ofizioz irekitako espedienteak dira, obrak eta jarduketak baimenean edo erantzukizunpeko adierazpenean adierazitakoaren arabera egiten direla egiaztatzeko.
Baimenen kasuan, luzapen-eskaerak jarraipen-espedienteetan ere izapidetzen eta ebazten dira.
-
Ezin izan dut obra edo jarduketa ebazpenean ezarritako epean egin. Luzapen bat eska dezaket?
Bai, baldin eta ebazpenean emandako epea ez bada legeriak baimen mota horietarako ezarritako gehienekoa.
Horretarako, luzapen-eskaera baimenaren indarraldia amaitu baino lehen egin beharko duzu, eta epe barruan amaitu ez izanaren arrazoia justifikatu.
Izapidetze elektronikoaren kasuan, jakinarazpen hori baimenaren jarraipen-espedientearen bidez egin behar duzu (SAO, SAZ, etab.), "Dokumentazio berria gehitu hasitako espediente bati" atalean deskribatutako moduan.
-
Zer dira itsas-lehorreko jabari publikoa babesteko zortasun-eremua (ILBZE) eta igarobidearen zortasun-eremua?
Itsas-lehorreko jabari publikoak (aurrerantzean, ILJP) bi babes-zerrenda ditu:
- Igarobidearen zortasun-eremua: Sei metroko zerrenda da, itsasertzaren barruko mugatik lehorraren aldera neurtuta. Eremu hori libre utzi beharko da une oro, oinezkoak eta zaintza- eta salbamendu-ibilgailuak igaro daitezen, salbu eta babes-araubideren bat duten espazioak badira.
- Babesteko zortasun-eremua: 100 metroko zerrenda da, itsasertzaren barruko mugatik lehorraren aldera neurtuta. Zortasun hori, Kostaldeen Legea indarrean hasi zenean hiri-lur gisa sailkatutako lursailetan, oro har, 20 metrokoa izan ohi da.
Itsas-lehorreko jabari publikoa eta jabari hori babesteko zortasun-eremua definitzen dituen eskema
Itsas-lehorreko jabari publikoaren eta jabari hori babesteko zortasun-eremuaren mugaketa Uraren Euskal Agentziaren bisorean kontsultatu daiteke. Dagokion geruza ikusteko, joan Geruzen zerrendara, ireki beste iturri batzuetako geruzak atala, eta hautatu IDEE. Estatukoak eta, ondoren, Mugak eta bi aldiz Itsaso eta lehorraren jabari publikoaren mugaketa.
Erakundeak:
Kudeatzen eta ebazten duen erakundea: Uraren Euskal Agentzia.
Araudia:
- (1)Kostaldeei buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 46. artikulua.
- (2)Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua
- (3)Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
- Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legea.
- 2/2013 Legea, maiatzaren 29koa, itsasbazterraren babes eta erabilera jasangarriari buruzkoa eta Kostaldeei uztailaren 28ko buruzko 22/1988 Legea aldatzen duena
- 876/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, Itsasbazterren Araudi Orokorra onartzen duena.
- Abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretua, itsas lehorreko jabari publiko hidraulikoko zortasun-zona erabiltzeko eta lehorretik itsasora isurketak egiteko baimenak emateko prozedura ezartzen duena (97-09-23ko EHAA; 181. zk.).
- 35/2016 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, zeinaren bidez onartzen baita berrikus daitezela Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoetako plan hidrologikoak eta Miñoko, Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen Espainiako zatikoak.
Kodea: ILBZE obrak baimentzea: 1021001


