Isurketa kanonaren inguruan maiz egindako galderak
Jabari publiko hidraulikoan (ur kontinentaletan) isurketarik eginez gero, isurketak kontrolatzeko kanona deritzon urteko tasa ordaindu behar da.
Lehorretik itsasora (itsasoan eta estuarioetan) isurketarik eginez gero, isurketen kanona deritzon urteko tasa ordaindu behar da.
Jabari publiko hidraulikoan edo lehorretik itsasora isurketarik egiten denean. Kanona baimendutako isurketei zein baimendu gabekoei aplikatuko zaie, baimendu gabeko isurketei dagokion zehapenari kalterik egin gabe.
Isurketa egiten duenak ordaindu behar du kanona, berdin isurketa egiteko baimenaren titularra bada, zein baimendu gabeko isurketen erantzulea.
Zenbatekoa isurketaren fluxu bakoitzeko kalkulatu behar da.
Isurketak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa honela kalkulatzen da: baimendutako isurketaren bolumena bider isurketa kontrolatzeko unitateko prezioa. Unitatek prezioa, berriz, honela kalkulatzen da: metro kubikoko oinarrizko prezioa bider maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
Isurketen kanona = oinarrizko prezioa * isurketaren bolumena (m3) * maiorazioko edo minorazioko koefizientea
Maiorazioko edo minorazioko koefizientea, aldi berean, beste hiru koefizienteren menpekoa da:
- isurketaren izaeraren araberako koefizientea;
- isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea; eta
- isurketa egiten deneko ingurune fisikoaren ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea
Gaur egun, metro kubiko bakoitzeko oinarrizko prezioa 0,01751 eurokoa da hiriko hondakin-urari dagokionez, eta 0,04377 eurokoa industriako hondakin-urari dagokionez.
Baimendu gabeko isurketei gagozkiela, Uraren Euskal Agentziak zenbatetsiko du bolumena zeharkako eran.
Kanon horren zenbatekoa honela kalkulatzen da: isurketaren kutsadura-karga, kutsadura-unitateetan adierazita, bider poluzio-unitatearen balioa (3.000,00 euro).
Lehorretik itsasorako isurketen kanona = Kutsadura-karga (K) x 3.000,00 euro
Isurketaren kutsadura-karga, kutsadura-unitateetan adierazita, honako formula hau erabiliz kalkulatzen da:
K = k x B
Non:
- B = isurketaren bolumena, urteko metro kubikoetan emanda.
- k = koefizientea.
- k koefizientearen balioa honako formula hau erabiliz kalkulatzen da:
- k = k1 x k2 x k3
Non:
- k1 = kutsadura-kargari lotutako koefizientea.
- k2: isurketa egiteko erabili den kondukzio-motari lotutako koefizientea.
- k3: lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuaren II. eranskinak jasotzen dituen gai kutsatzaileren bat duten isurketei aplikagarri zaien koefizientea.
Aipatutako kanona ordaintzeko jakinarazpena jaso ondoren, jakinarazpenean bertan adierazten den eran eta epearen barruan.
Jabari publiko hidraulikoan egiten diren isurketak kontrolatzeko tasa ingurune hartzailea aztertu, kontrolatu, babestu eta hobetzeko erabiltzen da.
Lehorretik itsasora egiten diren isurketen kanonaren guztizko zenbatekoa lehorretik itsasora egiten diren isurketek sorrarazitako kutsadura txikiagotzea xede duten jarduketak finantzatzeko eta euskal itsasertzeko jurisdikziopeko uren ingurumen-helburuak lortzeko erabiltzen dira.
Azken aldaketako data: