Joan edukira

    Uraren Euskal Agentziaren jakinarazpena, uraren kanonaren erregelamendua aldatzeari buruzkoa

    Sarrera uraren kanonaren inguruko berritasunei buruzko infografiara

    • Eusko Jaurlaritzak testu bateratua(leiho berri batean irekitzen da) onartu du, otsailaren 25eko 48/2025 DEKRETUAK (leiho berri batean irekitzen da), Uraren Kanonaren Erregelamendua aldatzen duenak, 229/2021 DEKRETUAn (leiho berri batean irekitzen da) egindako aldaketen ondoren. Txertatutako aldaketak batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintza sektorera zuzenduta daude:
      • % 90eko hobaria eskuratzeko aukera ematen da nekazaritza eta basogintzako erabileretarako: nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreak hobaria jaso ahal izateko, subjektu pasiboa Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategi baten titularra izan behar du, edo ustiapen-txartela izan, bai eta ur-azaleratzearen edo aprobetxamenduaren Administrazioaren baimena edo emakida izatea, eta baimen edo emakida horretan abeltzaintza- edo ureztatze-erabilera agertzea uraren xede gisa.
      • % 90eko hobaria eskatzeko izapidea ezabatzen da nekazaritza eta basogintzako erabileretarako: arestian aipatutako baldintzak betetzen dituzten nekazaritza eta abeltzaintzako erabiltzaileek zuzenean aplikatu ahal izango dute % 90eko hobaria uraren kanonaren urteko autolikidazioan, aldez aurretik eskatu beharrik gabe, eta Uraren Euskal Agentziak berrikusiko du hobaria behar bezala aplikatzen den. Eskaera egiteko beharra ezabatzean, eskaera berritzeko eskaera ere ezabatzen da.
      • Nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako sareko ura jasotzen duten nekazaritza eta abeltzaintzako erabiltzaileentzako sarbidea eta konpentsazio-prozedura arautzen dira: sareko ura erabiltzen duten nekazaritza eta abeltzaintzako erabiltzaileek kanonak fakturetan duen eraginagatik eskaera egin dezakete, eta konpentsatu ahal izango dute, kanonak fakturetan duen inpaktuagatik, aprobetxamenduen zuzeneko erabiltzaileen ehuneko berean. Horretarako, Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategi baten titularrak izan beharko dira edo nekazaritza-ustiategiaren txartela izan beharko dute, bai eta kontratu bat izatea ere, uraren helmuga gisa abeltzaintza- edo ureztatze-erabilera jasotzen duena, edo erakunde hornitzailearen ziurtagiria, uraren erabilera nekazaritza eta abeltzaintzakoa dela egiaztatzen duena. 2022ko eta 2023ko ekitaldiei dagokien konpentsazioaren eskaera 2025eko ekainaren 30era arte egin ahalko da.
      • Nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerarako ur-bilketa edo -sarreretarako hasierako adierazpena aurkezteko epea luzatu da, 2025/12/31ra arte. Bestalde, erregelamendu honen 17. artikuluan ezarritako hasierako aitorpen bat aurkezteko betebeharra betetzeko epea 2025eko abenduaren 31ra arte luzatzen da, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerarako ur bilketa edo sarreretarako, Dekretu honen lehen Xedapen gehigarrian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen (leiho berri batean irekitzen da) bitartez ekainaren 23ko 1/2006 Uraren legea (leiho berri batean irekitzen da) aldatzen da, hobari eta salbuespenei dagokienez.
      • Zerga-oinarrian %90eko hobaria izango du nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzen den ur-hartzeak edo ur-sarrerak. Betiere subjektu pasiboa Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategi baten titularra bada edo nekazaritza-ustiategiaren txartela badu. Hobari hori aplikatzeko, ur-azaleratzearen edo -aprobetxamenduaren Administrazioaren baimena edo emakida eduki beharko da, uraren erabilera abeltzaintzarako edo ureztatzeetarako dela jasoko duena. Ezarritako hobaria zerga-oinarriaren % 100ekoa izango da 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietan nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako ura hartu edo sartzeagatik.
      • Sare-horniduraren bidez ura nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako jasotzen duten nekazaritza eta abeltzaintzako erabiltzaileek erabilera horiengatik uraren kanonak fakturan duen inpaktua eskatu eta konpentsatu ahal izango dute, aurreko puntuko ehuneko eta baldintza berberetan.
      • Era berean, subjektu pasibo zergadunak salbuetsita egongo dira uraren kanona aitortzetik eta likidatzetik, hobari hori aplikatzekoa den nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerarako ura hartzeagatik edo sartzeagatik, 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietan. 2025eko ekitaldirako, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerek uraren kanonaren betebehar guztiak bete beharko dituzte, hau da, uraren kanonaren hasierako aitorpena behin bakarrik aurkeztu beharko dute, eta urtero autolikidazioa urtarrilean. Aurkeztu beharreko lehen autolikidazioa 2026ko urtarrilean izango da, 2025eko ekitaldian kendutako bolumenei dagokienez.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen bitartez xedapen gehigarri bat eransten zaio Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeari: Nekazaritza eta abeltzaintzarako ura sareko horniduraren bidez jasotzen duten erabiltzaileek konpentsazioa eskatu eta jaso ahalko dute nekazaritza eta abeltzaintzako erabilera horiek direla-eta uraren kanonak beren fakturan duen eraginagatik. Konpentsazio hori Uraren Euskal Agentziak egingo du Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 47.2 artikuluan jasotako ehuneko berean, betiere apartatu horretan adierazitako baldintzak betetzen badira. Konpentsazio horrek ondorioak izango ditu 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan.
    • EBAZPENA, 2023ko Otsailaren 10ekoa, Uraren Euskal Agentziako Zuzendariarena, 2022ko ekitaldirako uraren kanonaren hobariak eta salbuespenak aplikatzeko interpretazio-irizpidea ezartzen duena, hobariak eta salbuespenak atzeraeraginez aplikatzeko aukera emanez. Ebazpenak ezartzen duenez, 2023/07/01a baino lehen eskatutako hobariak eta salbuespenak 2022. urteari dagokion autolikidazioan eta hurrengo bi urteetan egingo dira, betiere aldeko ebazpen adierazia badute. Edozein zalantza izatekotan 900 840 909 telefonoan lagunduko dizuegu 
    • Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen arabera, 2022ko urtarrilaren 1ean sartu dira indarrean uraren kanonean onartutako arau-aldaketak.
    • Hala ere, 2021eko urteko aitorpenak eta autolikidazioak uraren kanonari buruzko aurreko araudiaren arabera arautuko dira.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen azken xedapenetako bigarrenak zenbait aldaketa sartzen ditu Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen ekonomia- eta finantza-araubideari dagokionez, zehazki uraren kanonari dagokionez; aldaketa horiek 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko lirateke indarrean.
    • EAEko Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 15ean onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-aurreproiektua. Lege-proiektu honen azken xedapenetatik bigarrenaren 3. puntuan honako hau ezartzen da: Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrena, eta honela idatzita geldituko da: "Lege hau 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Hala ere, azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitako aldaketa 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean".
    • 2021ko azaroaren 18ko EHAAn argitaratu zen 229/2021 DEKRETUA , azaroaren 2koa Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duena.

    Azken aldaketako data: