Joan edukira

    Aurkezpena

    Ur Bidexkak izeneko gidaliburu honetako 59 ibilbideek Euskadin ditugun ingururik berezienak erakusten dizkigute. Beraietan ura da elementu protagonista. Ibilbideotan horiek ezagutarazi nahi ditugu eta hala, txangozaleak honakoak gozatu ahal izango ditu: ur-jauzien ikusgarritasuna, lurren erraiei darizkien sorburuak, balore handiko urmaelak, eta ekosistema oparo eta konplexua elikatzen duten ibai eta erreka bizitzaz beteak. Eta bertan, errekaldean, gaudela, zentzuen munduan murgilduko gara: ur-jauzi batean amilduta edo uharrien artean dabilen uraren zalaparta... Halaber, errekaldeko basoa besarkatzen duten soinuen nahas-mahasa ere. Eta, hori guztia armonia perfektu batean non uraren jarioa zentzumenetarako festa bihurtu den.

    Sarrera ur bidexken aurkezpenera

    Ibilbideak Wililoc-en ere ikusgai daude

    Logo Wikiloc

    Ingurunea zaindu

    URA ez da proposatutako ibilbideak egiteko bide eta bidexken titularra, hori dela eta, ez du horien egoeraren arduradun, ez eta ibilbidean zehar egin daitezkeen zuhurtzigabekeriez eta gerta daitezkeen ezbeharrena. Edonola ere URAk gogorarazten du eremu hauek babestu eta zaintzeko beharra, eta, hori dela eta, gomendio hauek egiten ditu

    - Gure egonaren hondakinak uztea saihestuko dugu, hala nola zaborrak eta beste hondakin solido batzuk. Saiatuko gara iristen garenean baino garbiago uzten, zaborrak bilduz, halakorik balego, eta hurbilen dagoen herrian utziz. Lekuak dira, berez, ederrak. Ez ditugu zikindu behar.

    - Proposatutako ibilbideetan zehar ibili behar dugu, bideak errespetatuz, eta bidezidorrik hartu gabe, leku horietan bizi diren espezieei enbarazurik ez egiteko.

    - Gogoan izan behar dugu ibai-zati batzuk, bereziki iturburuetan, basoetan daudela, eta, horregatik, arreta handiz ibili behar dugu suteak saihesteko. Ez piztu suterik eta ez erre. Ez bota zigarrokinak, kutsatzeaz gain, denbora asko behar izaten baitute degradatzeko. Gozatu inguruko aire garden eta garbiaz.

    - Saiatu beharko dugu espezie jakin batzuei gaixotasunik ez transmititzen, anfibio batzuei adibidez. Horretarako, beste hezegune batzuetako urarekin kontaktuan egon daitezkeen botak dituzten hezeguneetan sartzea saihestuko dugu.

    - Ez dugu landaredia moztuko, ezta landareak eta loreak aterako ere.

    - Jabetza pribatuak eta komunalak errespetatu behar ditugu, baita bertakoen ohiturak ere. Bide batzuetan itxitura baten atea ireki beharko dugu, eta itxi egin beharko dugu, abereak irten ez daitezen.

    - Txakurrik gurekin badator, arduratsuak izan behar dugu, eta uneoro kontrolpean eduki, inguruan egon daitezkeen beste pertsona edo animalia batzuk izutu ez ditzaten.

    - Ibilbide batzuetan, urtaroaren arabera, ehiztariak eta txakur solteak aurkitu ahal izango ditugu.

    - Batzuetan eltxoak ere aurki ditzakegu, eta, besteetan, erleak, inguruan erlauntzak egonez gero.

    - Mendian zehar goazenean eta mastin bat ikusten dugunean, onena da dagoen ingurua aurreikustea eta inguratzea. Mastinak gune bat babesten du, zaintzen duen ganaduaren inguruko segurtasun-perimetro bat. Ulertu behar dugu mastinak beren lana egiten ari direla, eta gu garela haientzat intrusoak.

    - Ez dezagun ahaztu zaratak ere kutsatzen duela. Proposatutako ibilbideak oinez eta, zati batzuetan, bizikletaz egin arren, sarbideak ibilgailuz egingo ditugu, eta, beraz, hurbilen dagoen herrian uzten saiatuko gara, eta, betiere, ibilbideetan adierazitako aparkalekuetan.

    - Garrantzitsua da ibilbideetan isilik egotea, animaliei enbarazurik ez egiteko, eta naturak eskaintzen digun soinu-sinfoniaz gozatu ahal izango dugu.

    - Proposatutako ibilbideetako batzuk naturgune babestuetatik igarotzen dira. Adierazten diren arauak eta oharrak errespetatu behar ditugu.

    Gogoeta horiek kontuan hartzen baditugu, espazio baliotsu baina hauskor horiek egoera onean mantentzen lagunduko dugu, proposatutako ibilbideez gozatuz. Garrantzitsuena ibai-ekosistemak eskaintzen diguna ikustea eta gozatzea da. Oharrak hartu eta argazkiak atera.

    Zure burua zaindu

    Zure segurtasuna hobetzeko, komeni da zenbait ohar kontuan hartzea:

    O Ibilbiderik luzeenetan ura eta janari pixka bat eramatea komeni da beti. Ondo etorriko zaizu indarrak berreskuratzeko.

    O Informatu, aldez aurretik, zenbat denbora izango duzun, eta egokitu zure oinetakoak eta jantziak egin nahi duzun ibilbidera.

    O Ibilbidea bakarka egiten baduzu, komeni da senideei edo lagunei aurreikusitako ibilbideari eta ordutegiei buruzko informazioa ematea.

    O Telefono mugikorra eramateak aukera emango dizu behar izanez gero komunikatzeko eta erorikoak edo larrialdiak jakinarazteko.

    O Ez utzi ibilbideetan proposatutako bideak eta bidezidorrak, eta saihestu arrisku lekuetara sartzea

    - Eta BTT-a erabiliz gero, gainera, honako hauek kontuan izatea garrantzitsua izango da:

    * Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da

    * Oinezkoen lehentasuna errespetatu eta zirkulazio arau orokorrak.

    * Seinaleztapena eta zirkulazioaren noranzkoak errespetatu

    * Atera baino lehen zure bizikletaren egoera berrikusi eta eguraldiaren eta ibilbidearen informazioa bildu. Ez ahaztu beti zurekin eramatea ura, konponketa-osagarriak eta mugikorra.

    Azken aldaketako data: