Bigarren plangintza-zikloko Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana (2022-2027)
Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoaren Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana da demarkazioaren uholde-arriskua behar bezala kudeatzeko tresna nagusia.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez , 3 hilabetez jendaurrean jarri zen Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren bigarren plangintza-zikloari (2022-2027) dagokion Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana berrikusteko proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan.
Proposamen hori elkarrekin egin zuten Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio honetako administrazio hidrauliko eskudunek, eta demarkazio osoari zegokion. Aitzitik, ebazpen horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-zatiari soilik eragiten zion , hau da, barne-arroei.
Informazio publikoko aldiaren ondoren, Informazioaren eta parte-hartze publikoaren ondoriozko ekarpen guztiak aztertu ziren, eta egokitzat jo zirenak Plan Proiektuaren Proposamenean sartu ziren.
2022ko uztailaren 26an, Euskadiko Gobernu Kontseiluak Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren Proiektu Proposamena onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eskumenen esparruan, eta demarkazioko Kide Anitzeko Koordinazio Organoari bidali zion. 2022ko urriaren 6an, organo horrek Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren Proiektu Proposamena onartu zuen, eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministeriora bidali zuen, Gobernuak onar dezan, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Jarraian, 2022-2027ko Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren Proiektuaren bertsioa aurkezten da, Uraren Kontseilu Nazionalak 2022ko azaroaren 29an txostena egin ondoren.
Agiriak
- Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren proiektua. (PDF, 20 MB, Gaztelaniaz)
- Plan proiektuaren eranskinak:
- 1. Eranskina UAHE-en ezaugarriak (PDF, 62 MB, Gaztelaniaz)
- 2. Eranskina Neurrien Programaren deskribapena (PDF, 24 MB Gaztelaniaz)
- 3. Eranskina Planaren egiturazko neurrien justifikazioa (PDF, 40 MB)
- 4. Eranskina. Jendaurreko informazio- eta kontsulta-prozesuen laburpena eta emaitzak (PDF, 118 MB Gaztelaniaz)
- 5. Eranskina Demarkazio Hidrografikoaren nazioarteko zatiarekin koordinatzeko berariazko neurriak (PDF, 548 KB Gaztelaniaz)
- 6. Eranskina. Agintari eskudunen zerrenda (PDF, 449 KB Gaztelaniaz)
Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren dokumentuak, Estatutaren eskumen-eremuan
- Ingurumen-azterketa estrategikoa (PDF, 44 MB Gaztelaniaz)
- I.1 Gehigarria Appendice effets transfrontaliers (PDF, 1 MB Gaztelaniaz)
- Ingurumen-alderdien integrazioa (PDF, 1 MB Gaztelaniaz)
- Ingurumen adierazpena (PDF, 600 KB Gaztelaniaz)
Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren dokumentuak,Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan
- Ingurumen-ebaluazio estrategikoa (PDF, 18 MB, Gaztelaniaz)
- I. Eranskina. Ingurumen-baldintzen fitxak eta planoak (PDF, 10 MB Gaztelaniaz)
- II. Eranskina. Egiturazko neurrien justifikazioa (PDF, 13 MB Gaztelaniaz)
- III. Eranskina. Laburpen ez-teknikoa (PDF, 2 MB Gaztelaniaz)
- IV. Eranskina Ingurumen-gaiak integratzeko dokumentua. (PDF, 748 KB Gaztelaniaz)
P.H., U.A.K.P eta L.P.B agirien ingurumen adierazpen estrategikoaren ebazpena
Azken aldaketako data: