Maiz egindako galderak: isurketak
Isurketen Erantzukizunpeko Adierazpena izapidetze sinplea da. Bertan, pertsona fisiko interesdunak sinatutako dokumentazioa aurkezten du, eta indarrean dagoen araudiaren baldintzak betetzen dituela adierazten du, bere erantzukizunpean hondakin-urak isurtzeko eskubidea eskuratu ahal izateko.
Hala ere, kontuan izan behar da indarrean dagoen araudiak EAEko kantauriar arroetan bakarrik baimentzen duela izapide hori, eta soilik saneamendu publikoko sarera konektatu ezin diren eta dekantazio-digestio prozesu baten ondoren etxebizitzaren partzelaren lurzoruan filtratu daitezkeen familia bakarreko etxebizitzetan. Aitzitik, horrelako izapideak ezin dira egin EAEko mediterraneoko arroetan.
Jabari publiko hidraulikoan nahiz lehorretik itsasora egindako isurketek behar dute baimena.
Jabari publiko hidraulikoa honako hauek osatzen dute:
- Ur kontinentalak, azalekoak zein lurpekoak.
- Berezko ur-lasterren ibilguak, jarraituak edo etenak.
- Laku eta aintziretako hondoak, eta ibilgu publikoetako lurrazaleko urtegien hondoak.
- Akuiferoak.
- Itsasoko ura gatzgabetzetik datozen urak.
Ez dute isurtzeko baimenik behar saneamenduko kolektore eta sareei lotutako hondakin-uren isurketek. Isurketa horien gaineko baimena saneamendu-sarearen titularrari dagokio. Beste alde batetik, ez dute isurketa-baimenik behar kudeatzaile baimendu batek husten dituen andel iragazgaitzetan egindako isurketek eta industriako birzirkulazioa dutenek, baina isurketarik ez dagoela egiaztatu beharko da.
Aurkeztu beharreko inprimakiak webgunean izapideen atalean eskuratu daitezke edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetan .
Isurketaren aitorpen laburtua aurkeztu behar da baldintza guzti-guzti hauek betetzen diren kasuetan:
- Hiri-izaerako isurketak edo antzekoak.
- Biztanlegune isolatuetako isurketak.
- Kutsadura-karga 250 biztanle-baliokidetik beherakoa duten isurketak.
- Hiri-aglomerazio bat osatzeko aukerarik ez duten isurketak, 11/1995 Errege Lege Dekretuak ezarritakoaren arabera.
Gainerako kasuetan, jabari publiko hidraulikora edo lehorretik itsasora egindako isurketaren aitorpen orokorra egin beharko da.
Hiriko edo industriako drainatze-azpiegituren bidez biltzen diren euri-urak isurtzeko baimenaren prozeduraren eraginpean jarri beharko dira ingurune hartzailea kutsatzeko arriskua sortzen bada.
Jabari publiko hidraulikora egindako isurketak izapidetzeko arauzko epea 12 hilabetekoa da; lehorretik itsasora egiten diren isurketak izapidetzeko epea, berriz, 10 hilabetekoa da.
Ez. Legeriak argiro ezartzen du isurtzeko baimena edozein jarduera hasi baino lehenagokoa izan behar dela. Hala, bada, udalak irekitzeko baimena eman baino lehen, egiaztatu beharko du jarduerak isurtzeko baimena daukala edo eskuratzeko fasean dagoela.
Ez. Baimen bakoitza bakarra da eta bertan ezartzen dira bete beharreko mugak, oinarri batzuk aintzat hartuta: isuri nahi diren hondakin-uren ezaugarriak eta ibilgu hartzailearen ezaugarriak, isuritako bolumena, agorraldiko emari espezifikoa, esleitutako kalitate-helburua…