Joan edukira

    Uren egoeraren jarraipena

    Uraren Euskal Agentziak EAEko ur-masen eta eremu babestuen jarraipena egiteko hainbat programa gauzatzen ditu, haien egoeraren bilakaera ezagutzeko eta ingurumen-helburuak lortzeko beharrezko neurriak bideratzeko.

    Orri honetan honako baliabide hauek kontsulta ditzakezu:

    • UBEGI: EAEko ur-masen egoerari buruzko emaitza analitikoak kontsultatzeko aukera ematen duen tresna da (adierazle fisiko-kimikoak, biologikoak eta hidromorfologikoak).
    • Urteko txostenak: ur-masen egoeraren urteko ebaluazioa, haien bilakaera eta aplikatutako ebaluazio-irizpideak biltzen dituzten dokumentuak dira. Bi bloketan antolatzen dira: azken txostenak eta aurreko txostenak, aurreko bost urteetakoak. Jarraipen orokorra osatzen duten beste txosten espezifiko batzuk ere aurkeztu dira.
    • Protokoloak: uraren egoeraren jarraipenean aplikatutako laginketa, laborategi eta kalkulu prozedurak.