Konpromisoak
Euskara
Arlo honetan URAk VI. Plangintzaldiko (2018-2022) Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusia jarraitzen du kudeaketarako
Helburu nagusia da euskara lanerako hizkuntza integrala izatea, hau da: zerbitzu hizkuntza herritarrekin, harreman hizkuntza gainontzeko administrazioekin, eta agentzia barruko lan hizkuntza.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna
Uraren Euskal Agentziak bere jarduera esparruan genero ikuspegia txertatzeko lanean ari da.
Agentziaren Berdintasun arloko lege-esparrua 4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa da. Legeak ezartzen duen bezala, URAk 2015. urtetik baditu berdintasuna bultzatzeko egiturak. Era berean, eta EAEn indarrean dagoen Berdintasunaren Planak aurreikusten duenarekin bat eginez, URAk bere berdintasunerako planak prestatu ditu. Momentu honetan II. Berdintasun Plana (PDF, 595 KB) dago indarrean
2018ko maiatzetik Emakunderen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea gara.