Euskadi.eus
  1. Jarduera arloak

Jarduera arloak

Ur-masen gaineko presioak EAEko lurralde-ereduaren isla dira. Bertan badute zer esan topografia gorabeheratsuak, biztanleria-dentsitate altuak, lurzoruaren hiri-eta  industria-erabilerek eta,  neurri txikiagoan – nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerek.

Eragile sorta horrek berekin dakar lurraldeko ur-masei presio handia jasatea, eta erasanak sortzea kutsadura puntualen gertakariak (hiriko eta industriako hondakin-uren isurketa behar bezalako tratamendurik gabe) edota alterazio hidromorfologikoak direla medio (bai ingurune hidrikoaren okupazio eta alterazio fisikoa, bai ur-erauzketek emarien erregimena aldatzea).

URAren egiteko nagusien artean ur-masen egoera ekologikoa kontserbatzea eta hobetzea dago, eta bi lan-ildo paralelotan zehazten dira:

  • Alde batetik, ur-masak presio berrietatik babestea – uraren egoera naturalean eragina duen edozein giza jarduera barne hartuta –, horien kontserbatu eta hondatzen ez jarritzeko asmoz.
  • Bestetik, ur-masen egoera ekologikoa hobetzeko eta berreskuratzeko eta presioen eragina murrizteko neurriak sustatzea.