Maiz egindako galderak: Jabari publikoa leheneratu eta zaintzeko jarduera eta lanak
Jabari publikoa leheneratu eta zaintzeko jardueren eta lanen-arloa ibilguen eta urbazterren ingurumen-hobekuntzan datza. Horretarako hainbat jarduketa gauzatzen dira: ezpondak egonkortzea eta bioingeniaritzako beste lan batzuk gauzatzea, urbazterrak edo erriberak basoberritzea bertako espezieak landatuz edo espezie inbaditzaileak kontrolatzea eta kentzea. Era berean, arloaren helburuetako bat da ibilguaren sekzio hidraulikoari eustea; horretarako, ibilguaren artifizializazioagatik sortutako oztopoak edo trabak kentzen dira, ibilgua husteko ahalmenari kalte egiten badiote eta biztanleriarentzat arriskutsuak izan badaitezke.
Bai. Baina lanei ekin ahal izateko, aginduzko administrazio-baimena eskatu eta lortu beharko du lanak hasi baino lehen.
- Jabari publiko hidraulikoan edo zaintza-eremuan lanak egiteko baimena.
- Jabari publiko hidraulikoan edo zaintza-eremuan zuhaitzak landatu eta mozteko baimena.
- Jabari publiko hidraulikoan eta bertako zaintza-eremuan kontserbazio-jarduketa txikiak egiteko zinpeko adierazpena (Mediterraneoko arroetan bakarrik).
Mantentze-lanak egiteko eska daiteke Mantentze-jarduketak egiteko eskabidea beteta.
URAk bakar-bakarrik gauzatuko ditu ibilgu eta urbazterren ingurumen-hobekuntza dakarten mantentze-jarduketak, bai eta ibilguaren sekzio hidraulikoari eustekoak, biztanleriarentzat arriskua sor daitekeen eremuetan.
Ibilguaren gaineko zubietan edo beste igarobide batzuetan pilatutako hiri-hondakin solidoak, tapoiak edo oztopoak kentzeko, udalarekin jarri behar da harremanetan.
Kontuan izan landaredi edo sedimentuek hainbat igarobide-lanetan edota zubi, presatxiki, gainezkabide edo igarobideak bezalako azpiegituretan sortutako buxaduren kasuan Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 126 ter artikuluak ezartzen duenaren arabera igarobide edo azpiegituraren titularrari egokituko zaiola haren mantentzea eta, ondorioz, ur-hustuketa ahalmena gutxitu dezaketen buxadurak kentzea.
Gainerako jarduketak bideratzeko, URArekin jar zaitezke harremanetan, Jabari publikoa leheneratu eta zaintzeko jarduera eta lanak eskatzeko inprimaki honen bidez. Bertan, arazoa zein den azaldu behar da labur-labur, kokalekua eman eta interesdunaren datuak adierazi behar dira.
Azken aldaketako data: