Joan edukira

    Maiz egindako galderak: lanak

    Jabari publiko hidraulikoa honako hauek osatzen dute:

    • Ur kontinentalak, lurrazalekoak eta lurrazpiko berriztagarriak, berritzeko denbora kontuan hartu gabe.
    • Ur-laster natural jarraitu edo etenen ibilguak. Ohiko ur-goraldi handienetan, urak betetzen duen eremua hartu behar da ibilgutzat.
    • Laku eta aintziren ohea edo hondoa da bertako urek hartzen duten eremua, ohiko ur-maila handiena den garaietan.
    • Ibilgu publikoetan dauden lurrazaleko urtegien hondoa, bertan isurtzen diren ibaien ohiko uraldi handienen ondorioz, urak betetzen duen eremutzat hartuta.
    • Lurpeko akuiferoak.
    • Itsasoko ura gatzgabetzetik lortutako ura, ekoizpen-instalaziotik at dagoela, lehen aipatutako sistemaren batean sartzen denean.
    • Urbazterrak, hau da, beheko ur-mailaren gainetik geratzen diren ibilgu publikoen alboko zerrendak, eta ertzak, hau da, ibilguen ondoan dauden eremuak.
    • Luzera osoan, urbazterrek honako hauek izan beharko dituzte:
    • Bost metroko zabalera daukan zortasun-eremua, arauz ezarritako erabilera publikoa ahalbidetzeko.
    • Ehun (100) metroko zabalera daukan zaintza-eremua. Eremu horretako lurzoruaren erabilerak eta bertan garatzen diren jarduerek arauz ezarritako baldintzei men egin beharko diete.

    Jabari publikoa zehazten duen eskema

     Jabari publikoa zehazten duen eskema

    Oro har, ehun (100) metroko eremua da, itsasertzaren barruko mugatik lehorraren aldera neurtuta. Zortasun hori, Kostaldeen Legea indarrean hasi zenean hiri-lur gisa sailkatutako lursailetan, oro har, 20 metrokoa izan ohi da.

    ILJB eta ILBZEaren mugaketa URAren webgunean kontsultatu daiteke(leiho berri batean irekitzen da). Dagokion geruza ondo ikus ahal izateko Geruzen zerrendan joan Beste iturri batzuetako geruzetara eta hor sakatu IDEE. Estatutakoak, gero ireki mugak esaten duen menua eta bertan aukeratu bi aldiz itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa (PNG, 25 KB) 

    Itsas-lehorreko jabari publikoa, itsas-lehorreko babes-zorpeko eremua eta igarobide zortasuneko eremua ezberdintzen dituen eskema

    Itsas-lehorreko jabari publikoa, itsas-lehorreko babes-zorpeko eremua eta igarobide zortasuneko eremua ezberdintzen dituen eskema

    Erantzukizunpeko adierazpena izapidetzeko modu sinplea da, eta aukera ematen dizu, kasu jakin batzuetan, Administrazioari jakinarazteko uren legeriaren baldintzak betetzen dituzula (beharrezko dokumentazioa edo kontserbatzeko konpromisoa, batez ere), eskubide edo ahalmen bat eskuratu eta baliatu ahal izan dezazun. Adibidez: obra txiki bat, landaredi-soiltze bat

    Izapide hau betetzeko Erantzukizunpeko adierazpena egiteko eredu hau erabili behar da

    Oro har, ibilguetan edo haietan dauden ondasunetan egiten den zeinahi erabilera edo aprobetxamendu gauzatzeko, administrazio-baimena lortu behar da aurretiaz.

    Adibide gisa, honako jarduketa hauek behar dute baimena: zubiak, sakanguneak, pasabideak, mota guztietako lurpeko edo aireko igarobideak eraikitzea, ontziralekuak instalatzea, garraiaketa garbitzea, mozketak edo landaketak egitea, agregakinak erauztea…

    Norbanako edo erakunde batek jabari publiko hidraulikoan edo zaintza-eremuan lanak zein instalazioak gauzatu nahi baditu, aginduzko baimena eskatu beharko du eredu hau erabiliz: F.O-0001 jabari publiko hidraulikoan edo zaintza-eremuan lanak egiteko baimen-eskabidea (PDF, 448KB) (leiho berri batean irekitzen da); bertan ageri dira bete beharreko datuak eta espedientea izapidetzeko aurkeztu behar diren agiriak.

    Aipatutako eremuan lanak gauzatzen badira baimenik gabe, zehapena ezar dakioke egileari.

    Norbanako edo erakunde batek itsasoaren eta lehorraren arteko zortasun-eremuan lanak zein instalazioak gauzatu nahi baditu, aginduzko baimena eskatu beharko du eredu hau erabiliz: F.O-0003 itsasoaren eta lehorraren arteko zortasun-eremuan lanak egiteko baimen-eskabidea (PDF, 377KB) (leiho berri batean irekitzen da); bertan ageri dira bete beharreko datuak eta espedientea izapidetzeko aurkeztu behar diren agiriak.

    Aipatutako eremuan lanak gauzatzen badira baimenik gabe, zehapena ezar dakioke egileari.

    Bai. Baimena onartzen duen espedienteaz gain, baimena subrogatzeko akordioa aurkeztu behar da, subjektu pasibo berriak sinatuta eta egungo titularrak ontzat emanda. Honako eredu hau erabil daiteke: F.O-0005 jabari publiko hidraulikoan, ibilguen zaintza-eremuan edo itsasoaren eta lehorraren arteko zortasun-eremuan lanak egiteko titulartasunaren aldaketa (PDF, 3MB) (leiho berri batean irekitzen da).

    ILBZEn lehendik zeuden eraikuntzak edo instalazioak konpondu, hobetu, finkatu eta modernizatzeko lanei dagokienez, erantzukizunpeko adierazpena egin behar da honako eredu hau erabiliz: F.O-0004 erantzukizunpeko adierazpena, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoaren zortasun-eremuan lehendik zeuden eraikuntzak edo instalazioak konpondu, hobetu, finkatu eta modernizatzeko (PDF, 465KB) (leiho berri batean irekitzen da).

    Aipatutako eremuan jarduketak gauzatzen badira zinpeko adierazpena sinatu gabe, zehapena ezar dakioke egileari.

    Lehentasunezko fluxugunean edozein jarduera aurrera eraman ahal izateko erantzukizunpeko adierazpen hau bete beharko da, lan baimena eskatzeko administrazio hidraulikoari aurkeztu beharreko beste agiriekin batera. Bertan sustatzaileak argi azaldu behar du arriskua ezagutzen duela eta egoeraren ardura eta babes zibilerako hartu beharreko neurriak bere gain hartzen dituela. Horrekin batera erasanik jasan dezaken edozein pertsona jakinaren gainean jartzeko konpromisoa hartzen du, babesteko hartu nahi dituen neurri osagarriez gain.

    Erantzukizunpeko adierazpena baimen espedientean sartu ez bada, gutxienez lanak hasi baino hilabete bat lehenago aurkeztu beharko da administrazio hidraulikoan.

    Horrez gain, uholde arriskua duen beste edozein eremutan (500 urteko errepikatze denbora arte) adierazpen hau aurkeztu beharko dute honako jardueretakoren bat egiteko:

    • Ospitaleak, ikastetxe edo osasun zentruak, adinduentzako edo desgaitasunen bat dute pertsonak hartzeko egoitzak, kiroldegi edo giza talde handi bat hartu dezakeen eremu handiak, kanpaldiak, kanpinak edo erabilera horri lotutako eraikuntzak, suhiltzaile-etxeak, espetxeak, araztegiak, Babes Zibilerako zerbitzuen azpiegiturak.
    • Eraikuntzak, konponketa lanak, birgaitze lanak edo erabilera aldaketak, lurpeko garajeak, sotoak edo lurgaineko aparkalekuak eta sestrapeko beste erakuntza batzuk.

    Erantzukizunpeko adierazpena uholde arriskua dagoenerako (PDF, 105 KB)

    Azken aldaketako data: