Joan edukira

    2015-2021 Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoaren izapidetzea

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko 2015-2021 Plan Hidrologikoa gauzatzeko lehenengo zikloko plan hidrologikoaren berrikuspena eginda, ekainaren 7ko 400/2013 Errege Dekretuaren bitarte onartu zena.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoren Plan Hidrologiko hau bi eskumen-eremutan egindako plan hidrologikoen bategite harmonikoaren bitartez egin da. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremua, hau da, Barneko Arroak, bertako plangintza Uraren Euskal Agentziaren ardurapean dagoena; eta, bestetik, Estatuaren eskumen-eremua, hots, Erkidego arteko Arroak, plangintza Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren esku dagoena.

     Ondoren Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2015-2021  Plan Hidrologikoaren egiteko jarraitu diren faseak azaltzen dira:

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoko Barneko Arroen Eremua

    Uraren Esparru Zuzentarauaren plangintza prozesuaren programa, egutegia eta parte-hartzeko formulak (Hasierako dokumentuak): (leiho berri batean irekitzen da) Plan Hidrologikoa berraztertzean aurreneko etapa da. Prozesuaren ezaugarriez eta plangintza hidrologikoan parte-hartzeko eman beharreko urratsen inguruko argibideak ematea du helburu. Horrekin batera demarkazio hidrografikoaren ezaugarrien deskribapena ere ematen da. Hasierako agiri hauek kontsulta publikora zabaldu ziren 6 hilabetez (EHAA 99.zk 2013ko maiatzaren 24a) eta erabiltzaileen batzarrak behin-betiko onartu zituen 2013ko abenduaren 19an, Euskadiko Uraren Kontseiluaren aldeko txostena jaso ondoren.

    Gai Nagusien Eskema: (leiho berri batean irekitzen da) Plan Hidrologikoaren berraztertze prozesuan ezarrita dauden hiru etapetatik bigarrena da. Etapa horren xedea da mugapean dauden edota aurreikus daitezkeen arazo nagusiak identifikatzea, eta horrez gain, estrategiak ezartzea arazo horiei aurre egiteko eta aurreikusitako ingurumen helburuak lor daitezen. Gai Nagusien Eskema kontsulta publikora zabaldu ziren 6 hilabetez (EHAA 247.zk 2013ko abenduaren 30a) eta Erabiltzaileen Batzarrak behin-betiko onartu zituen 2014ko urriaren 6an, Euskadiko Uraren Kontseiluaren aldeko txostena jaso ondoren.

    Plan Hidrologikoaren Proiektua: (leiho berri batean irekitzen da)Hirugarren etapa honen xedea da Plan Hidrologikoa egitea oinarri hartuta gai nagusien eskeman lortutako emaitzak eta Plangintzaren Erregelamenduak ezarritako edukiak garatuz.   

    Data

    Mugarria

    2014/12/30

    URAren zuzendari nagusiaren 2014ko abenduaren 18 ebazpenak hasiera ematen dio Planaren eta bere Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren kontsulta epeari

    2015/07/21

    Uraren Euskal Agentziako Administrazio kontseiluak onespena eman zien Uholde-arriskuaren Kudeaketa Planaren eta Plan Hidrologikoaren proiektuei.

    2015/09/10

    Ingurumen Administrazioko zuzendariaren ebazpena Kantauri Ekialdeko Demarkazioko EAEko Barneko Arroen Eremuko Plan Hidrologikoaren eta Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planaren ingurumen-txostena adierazteko.

    2015/09/10

    Ingurumen Administrazioko zuzendariaren ebazpena Kantauri Ekialdeko Demarkazioko EAEko Barneko Arroen Eremuko Plan Hidrologikoaren eta Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planaren ingurumen-txostena adierazteko.

    2015/09/16

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aldeko txostena.

    2015/09/23

    Uraren Euskal Agentziaren Uraren Kontseiluaren aldeko txostena.

    2015/09/23

    Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarra onartu egiten du Gobernu Kontseiluari proposatzea, Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Sailaren bitartez, proiektuen izapidetzearen jarraipena.

    2015/10/06

    Eusko Jaurlaritza onartu egiten du Plan Proposamena, eta izapidetzearekin jarraitzea akordatzen da.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoa

    Bi eskumen esparruetako plan hidrologikoak burutu ondoren, eta Koordinaziorako Organo Kolegiatuak Plan Hidrologiko bateratua egin ondoren, honako hauek izan dira bere izapidetzean eman diren mugarri nagusiak:

    Data

    Mugarria

    2015/10/28

    Uraren Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena    

    2016/01/08

    Ministro Kontseiluaren onespena

    2016/01/19

    Argitaratzen da urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretua, Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko Demarkazio Hidrografikoen Plan Hidrologikoen berrikuspena onartzen duena.