Joan edukira

    Gai Nagusien Eskema

    Plangintzaren bigarren zikloko (2015-2021) uraren kudeaketaren inguruko Gai Nagusien Eskema dokumentuak identifikatu egiten ditu Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan diren arazo nagusiak eta horiek konpontzeko leudekeen konponbideak eta zehaztu egiten ditu Plan Hidrologikoaren proiektua garatzeko kontuan izan beharreko gidalerroak.

    Agiri hori UEZaren 14. artikuluari jarraituz herritarren parte-hartzeari irekia egon da 2013ko abenduaren 30tik 2014ko ekainaren 30era arte egin zen kontsulta publikoaren bitartez. Aldi berean, parte-hartze aktiborako prozesu bat sustatu da; hainbat lan talde sustatuz eragile interesatuek plangintza hidrologikoan era aktibo batean parte-hartzeko aukera izan zezaten arazoen azterketan eta konponbideen bilaketan.

    Prozesu horietan guztietan jasotako ekarpen eta iradokizunak txertatu eta Uraren Kontseiluaren aldeko txostena jaso ondoren Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarrak onartu egin du Gai Nagusien Eskema 2014ko urriaren 6ko batzarrean.

    Dokumentazio-Deskarga

    Gai Nagusien Eskema (PDF, 6 MB)

    Partehartze publikoaren Txostena (ZIP, 43 MB)