Euskal Autonomia Erkidegoko Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen, 6 hilabetez, Kantauriko Demarkazio Hidrografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan alerta-egoeren eta balizko lehorteen aurrean jarduteko Plan Bereziaren proposamena.
Jendaurreko informazio-aldiaren ondoren, informazio eta parte-hartze publikoaren ondoriozko ekarpen guztiak aztertu ziren, eta egokitzat jo zirenak sartu ziren Lehorteen Plan Bereziaren Proposamenean.
Ondoren, Euskadiko Gobernu Kontseiluak, 2022ko uztailaren 26ko bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia onartzea erabaki zuen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta.
2022ko irailaren 26an argitaratu zen EHAAn Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2022ko irailaren 16ko Ebazpena , 2022ko uztailaren 26ko Gobernu Kontseiluaren Erabakia argitaratzeko agintzen duena. Erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroen alerta-egoeretarako eta balizko lehorteetarako jarduera-plan berezia onartzen da.
Plan honen helburua da balizko lehorteek ingurumenean, ekonomian eta gizartean izan ditzaketen eraginak murriztea, eta Plan Hidrologiko Nazionalari buruzko uztailaren 5eko 10/2001 Legearen 27. artikuluak xedarritutakoari jarraiki egin da.
Planak adierazleen eta agertokien sistema bat ezartzen du, bai lehorteari dagokionez, bai egoeraren araberako urritasunari dagokionez. Sistema hori funtsezko tresna da lehortea kudeatzeko estrategien barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan. Era berean, lehorteen eta eskasia-arazo koiunturalen nahi gabeko inpaktuak arintzeko zenbait ekintza eta neurri zehazten ditu.
Agiriak
- Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia (PDF, 9 MB)
- Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren dokumentuak
- Ingurumen-ebaluazio estrategikoa (PDF, 18 MB Gaztelaniaz)
- I. eranskina. Ingurumen-baldintzen fitxak eta planoak (PDF, 10 MB Gaztelaniaz)
- II. eranskina. Egiturazko neurrien justifikazioa (PDF, 13 MB Gaztelaniaz)
- III. eranskina. Laburpen ez-teknikoa (PDF, 2 MB Gaztelaniaz)
- IV. Eranskina Ingurumen-gaiak integratzeko dokumentua. (PDF, 748 KB Gaztelaniaz)
- P.H, U.A.K.P., eta L.P.B.-ren Ingurumen-adierazpen estrategikoaren ebazpena
Azken aldaketako data: