Uraren Euskal Agentziaren jakinarazpena, 2022. urtean eta ondorengoetan aplikatu beharreko uraren kanona arautzen duen araudiari buruzkoa
- EBAZPENA, 2023ko Otsailaren 10ekoa, Uraren Euskal Agentziako Zuzendariarena, 2022ko ekitaldirako uraren kanonaren hobariak eta salbuespenak aplikatzeko interpretazio-irizpidea ezartzen duena, hobariak eta salbuespenak atzeraeraginez aplikatzeko aukera emanez. Ebazpenak ezartzen duenez, 2023/07/01a baino lehen eskatutako hobariak eta salbuespenak 2022. urteari dagokion autolikidazioan eta hurrengo bi urteetan egingo dira, betiere aldeko ebazpen adierazia badute. Edozein zalantza izatekotan 900 840 909 telefonoan lagunduko dizuegu
- Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen arabera, 2022ko urtarrilaren 1ean sartu dira indarrean uraren kanonean onartutako arau-aldaketak.
- Hala ere, 2021eko urteko aitorpenak eta autolikidazioak uraren kanonari buruzko aurreko araudiaren arabera arautuko dira.
Aurrekariak
- Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen azken xedapenetako bigarrenak zenbait aldaketa sartzen ditu Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen ekonomia- eta finantza-araubideari dagokionez, zehazki uraren kanonari dagokionez; aldaketa horiek 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko lirateke indarrean.
- EAEko Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 15ean onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-aurreproiektua. Lege-proiektu honen azken xedapenetatik bigarrenaren 3. puntuan honako hau ezartzen da: Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrena, eta honela idatzita geldituko da: "Lege hau 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Hala ere, azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitako aldaketa 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean".
- 2021ko azaroaren 18ko EHAAn argitaratu zen 229/2021 DEKRETUA , azaroaren 2koa Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duena.
Azken aldaketako data: