2028-2033 laugarren plangintza-zikloko gai garrantzitsuen behin-behineko eskema
Plangintza hidrologikoaren prozesuaren bigarren etapa Gai Garrantzitsuen Eskema lantzeari buruzkoa da, Plan Hidrologikoa egin aurretik eta hasierako dokumentuen ondoren. Eskema honen helburua da demarkazio hidrografikoaren problematika nagusiak eta konpontzeko aukera posibleak identifikatzea, eta Plana garatzeko jarraibideak zehaztea.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren plangintzako laugarren zikloko Gai Garrantzitsuen Behin-behineko Eskema Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio honetako administrazio hidrauliko eskudunek, elkarrekin egin dute.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez, 6 hilabetez jendaurrean jarri zen Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Gai Garrantzitsuen Behin-behineko Eskema, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan. Hona hemen dokumentu horiek:
Ezarritako epearen barruan, egokitzat jotzen diren ekarpenak, oharrak eta iradokizunak egin ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoen bidez. Uraren Euskal Agentziari zuzendutako ekarpenak ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus helbide elektronikora ere bidali ahal izango dira.
Uraren Zuzendaritza Nagusiak iragarkia argitaratu du BOEn eta Estatuaren eskumenen esparruan garrantzitsuak diren gaien behin-behineko eskemaren kontsulta publikoa hasten da. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren web-orriko esteka honetan kontsulta honi buruzko informazioa dago eskuragarri: Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiko Plan Hidrologikoa 2028-2033 (Izapidetzen)
Azken aldaketako data:


