Galdera orokorrak
Jabari publiko hidraulikoak (aurrerantzean, JPHa) honako hauek hartzen ditu barnean:
Ur kontinentalak, bai azalekoak, bai lurpeko berriztagarriak, kontuan hartu gabe ur horiek berritzeko denbora.
- Korronte naturalen ibilguak, izan jarraituak edo etenak.
- Laku eta aintziretako ohantzeak, bai eta ibilgu publikoetako lurrazaleko urtegietakoak ere.
- Akuiferoak, ur-baliabideen xedatze- edo eragin-egintzen ondorioetarako.
- Itsasoko ura gatzgabetzetik datozen urak.
- Gainera, ibaiertzak ere jabari publiko hidraulikoaren zatitzat hartzen dira, hau da, ibilgu publikoetako alboko zerrendak, ur-txikien mailaren gainetik daudenak.
JPHari lotutako babes-eremuak
JPHa babesteko eta ur-ekosistemen narriadura prebenitzeko, bi babes-eremu ezartzen dira ertzetan (ibilguekin muga egiten duten lursailak):
Zortasun-eremua: 5 metroko zerrenda, JPHaren mugatik hasita, erabilera publikoa duena: ibai-ekosistemarako eta JPHarako babesgunea; oinezkoentzako eta zaintzarako kontserbaziorako eta salbamendurako pasabide publikoa, eta lehorreratzeko eta amarratzeko gunea, salbuespen gisa. Eremu horretan ezin da eraiki, ezta zortasunean zehar ibilgura sartzea eragozten duen jarduerarik egin ere.
- Zaintza-eremua: 100 metroko zerrenda, JPHaren mugatik hasita; zerrenda horretan, lurzoruaren erabilerak eta egin beharreko jarduerek zenbait baldintza bete behar dituzte.
- Eskema honetan, zehaztuta agertzen dira jabari publiko hidraulikoa eta haren babes-eremuak

EAEko ibilguen inbentarioa (gaur egun berrikusten ari da), Uraren Euskal Agentziaren bisorean kontsultatu daiteke. Dagokion geruza ikusteko, joan Geruzen zerrendara, ireki Urak-URA atala, eta hautatu Azaleko uren hidrografia. Ondoren, aktibatu dagozkion geruzak: EAEko ibaiak, urtegiak, etab.
Itsas-lehorreko jabari publikoak (aurrerantzean, ILJP) bi babes-zerrenda ditu:
- Igarobidearen zortasun-eremua: Sei metroko zerrenda bat da, itsasertzaren barruko mugatik lehorraren aldera neurtuta. Eremu hori libre utzi beharko da une oro, oinezkoak eta zaintza- eta salbamendu-ibilgailuak igaro daitezen, salbu eta babes-araubideren bat duten espazioak badira.
- Babesteko zortasun-eremua: 100 metroko zerrenda bat da, itsasertzaren barruko mugatik lehorraren aldera neurtuta. Zortasun hori 20 metrokoa izan ohi da, Kostaldeei buruzko Legea indarrean jarri zenean hiri-lurzoru gisa sailkatutako lursailetan.
Baimen bat edo erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar da, edozein obra, jarduketa, isurketa edo jarduera egiteko itsas-lehorreko jabari publikoa babesteko zortasun-eremuan (igarobidearen zortasun-eremua barne).
Eskema honetan, zehaztuta agertzen dira itsas-lehorreko jabari publikoa eta jabari hori babesteko zortasun-eremua

Itsas-lehorreko jabari publikoaren eta jabari hori babesteko zortasun-eremuaren mugaketa Uraren Euskal Agentziaren bisorean kontsultatu daiteke. Dagokion geruza ikusteko, joan Geruzen zerrendara, ireki Beste iturri batzuetako geruzak atala, hautatu IDEE. Estatukoak eta, ondoren, Mugak eta, bi aldiz, Itsas-lehorreko jabari publikoa (PNG, 35 KB).
Honako hauek hartzen ditu barnean itsas-lehorreko jabari publikoak (aurrerantzean, ILJP):
- Itsas-lehorreko eremua.
- Barruko urak.
- Jurisdikziopeko urak.
- Ekonomia-eremuko eta plataforma kontinentaleko baliabide naturalak.
ILJPari dagozkion ondasunak mugaketaren administrazio-prozeduraren bidez zehazten dira.
Itsas-lehorreko jabari publikoaren eta jabari hori babesteko zortasun-eremuaren mugaketa Uraren Euskal Agentziaren bisorean kontsultatu daiteke. Dagokion geruza ikusteko, joan Geruzen zerrendara, ireki Beste iturri batzuetako geruzak atala, hautatu IDEE. Estatukoak eta, ondoren, Mugak eta, bi aldiz, Itsas-lehorreko jabari publikoa (PNG, 35 KB).
Arro hidrografikoak sailkatzeko, barnean hartzen duten lurraldea izaten da kontuan:
- EAEko barne-arroak: Osorik autonomia-erkidego bakar baten lurraldearen barruan daude. EAEren kasuan, Uraren Euskal Agentziak du arro horien eskumen zuzena.
- Erkidego arteko arroak: Autonomia-erkidegoaren mugak gainditzen dituzte, eta bi erkidegori edo gehiagori eragiten diete. Horregatik, haien kudeaketa Estatuaren eskumena da, nahiz eta URAri zenbait jarduera esleitu zaizkion jabari publiko hidraulikoaren arloan.
Mapan, koloreekin adierazten da eremu bakoitza:
- Urdin iluna: EAEko barne-arroak.
- Urdin argia: Erkidego arteko

Demarkazio hidrografikoak ura planifikatzeko eta kudeatzeko eremuak dira, eta zenbait ibai-arro hartzen dituzte barnean. EAEko mapan, hiru demarkazio daude:
- Kantauri Mendebaldeko Demarkazioa
- Kantauri Ekialdeko Demarkazioa
- Ebroren Demarkazioa
Demarkazio horiek ez datoz bat probintzien muga administratiboekin, baizik eta ibaien eta haien arroen muga naturalekin. Mapan, hiru demarkazioak irudikatzen dira, bai eta erkidego barneko (urdin iluna) eta erkidego arteko (urdin argia) eremuak ere

Demarkazio bakoitzak bere Plan Hidrologikoa du.
- Azaleko uren erabilera komunak (edatea, bainatzea eta etxeko beste erabilera batzuk, bai eta ganaduak ura edatea ere), baina uren kalitatea eta emaria ez aldatzeko moduan egin behar dira.


