Gehitu dokumentazioa espediente (eskabide) bati
Hasita dagoen espediente batean dokumentazioa gehitzeko edo zuzenketaren bat egiteko, ez da beharrezkoa beste eskabide bat aurkeztea. Hasitako espedientetzat hartuko dira gaur egun izapidetzen ari direnak, eskatzaileak eskatuta edo Uraren Euskal Agentziak ofizioz hasita. Halakotzat hartuko dira, halaber, agentzia honek sortutako jarraipen-espedienteak (SAO, SAZ, SV, SAP, etab.). Espediente horien bidez, agentziak egiaztatzen du obrak, isurketak, emakidak eta erantzukizunpeko adierazpenak baimentzeko edo bestelako baimenak emateko ebazpenetako baldintzak betetzen direla.
Dokumentazioa gehitzeko, urrats hauek egin behar dira:
- Sartu Nire karpeta atalean (modu seguruan identifikatu behar da, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko baten bidez).
- Sakatu "Erantsi dokumentuak" botoia, nahi duzun dokumentua gehitzeko.
* Oharra: "Ohiko galderak" atalean, informazio gehigarria lor daiteke, jakiteko nola gehitu dokumentazioa hasitako espediente bati.
Aurrez aurreko izapidetzea
- Presta eta inprima ezazu aurkeztu beharreko dokumentazio berria.
- Erregistratu dokumentazioa toki hauetako edozeinetan:
- Uraren Euskal Agentziaren hiru bulegoetako edozeinetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
- Zuzenean: Herritarrentzako Arreta-zerbitzuaren bidez.
- 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita.
Azken aldaketako data:


