Joan edukira

    Obra-baimenei buruzko ohiko galderak

    Jabari publiko hidraulikoan (ibai baten ibilgua) edo haren babes-eremuetan (zortasuna eta zaintza) egiten den edo haren ondasunak erabiltzea dakarren edozein obrak edo jarduketak aldez aurreko administrazio-baimena behar du, hala nola:

    • Zubien, pasabideen edo ibien eraikuntzak.
    • Urbanizazioak, eraikinak, eraikuntzak eta aldi baterako elementuen edo elementu iraunkorren instalazioak egikaritzeak.
    • Hodiak, linea elektrikoak edo beste azpiegitura lineal batzuk gurutzatzea.
    • Agregakinen erauzketa. 
    • Mozketak eta landaketak.
    • Lursailaren erliebe naturalari funtsezko aldaketak egitea.

    Horretarako, eskabide-eredua (leiho berri batean irekitzen da) bete beharko duzu (Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre), non adierazita baitaude zein diren bete beharreko datuak, bai eta zer dokumentazio aurkeztu behar duzun ere.

    Baimen-eskaera egin aurretik, Kontserbazio-jarduketa txikiak egiteko erantzukizunpeko adierazpenaren bidez (leiho berri batean irekitzen da) izapidetu beharreko jarduketak badira ere, prozedura horri buruzko atala kontsultatu beharko da. Sartu JEAk ditugun webgunearen esteka.

    Ebazteko epea 6 hilabetekoa da gehienez. Epe hori igaro eta ebazpen espresurik eman ez bada, baimena ez da inola ere administrazio-isiltasunez emandakotzat joko.

    Bai, baldin eta ebazpenean emandako epea ez bada legeriak baimen mota horietarako ezarritako gehienekoa.   

    Horretarako, luzapen-eskaera baimenaren indarraldia amaitu baino lehen egin beharko duzu, eta epe barruan amaitu ez izanaren arrazoia justifikatu.  

    Izapidetze elektronikoaren kasuan, jakinarazpen hori baimenaren jarraipen-espedientearen bidez egin behar duzu (SAO, SAZ, etab.), "Dokumentazio berria gehitu hasitako espediente bati" atalean deskribatutako moduan. 

    Uraren Euskal Agentziak ofizioz irekitako espedienteak dira, obrak eta jarduketak baimenean edo erantzukizunpeko adierazpenean adierazitakoaren arabera egiten direla egiaztatzeko.

    Baimenen kasuan, luzapen-eskaerak jarraipen-espedienteetan ere izapidetzen eta ebazten dira.

    Zure finka edo eraikina uholde-arriskuko eremuan ote dagoen egiaztatzeko, Uraren Euskal Agentziaren bisorea (leiho berri batean irekitzen da) kontsultatu dezakezu, eta urrats hauek egin:

    1. Zure finkaren edo higiezinaren koordenatuak ezagutzen badituzu, sartu "Koordenatuak bilatu" tresnaren bidez. Ezagutzen ez badituzu, hurbilen duzun herria aurki dezakezu bilaketa-barraren bidez, eta zooma erabili interesatzen zaizun eremua aurkitzeko.
    2. Egin klik "geruzen zerrenda" botoian eta jarraitu bide honi: Urak-URA>Arriskugarritasunaren kartografia >EAEko uholde-arriskua. Azken geruza hori informazioa lortzeko.

    Ibilgu baten inguruan kokatutako finka edo eraikin bat bisoreko uholde-orban baten barruan ez badago ere, EZ du nahitaez esan nahi uholde-arriskuko eremu batetik kanpo dagoenik, ibilgu batzuentzat ez baitago uholde-arriskuari buruzko kartografia ofizialik.

    Kasu horietan, jarduketa jabari publiko hidraulikoan kokatuta badago, uholde-arriskuko eremuan dagoela jotzen da, eta kokapena beste bat bada, jarduketa egiteko interesa duen pertsonak, izapidetzean hala eskatzen bazaio, azterketa hidrauliko bat aurkeztu beharko du, eremuaren uholde-arriskua kalkulatzeko.

    Oro har, proposatzen dituzun obrek eta jarduketek, bereziki eraikuntza eta eraikin iraunkorrek, ingurunearen uholde-arriskua aldatzen badute, beharrezkoa izango da azterketa hidrauliko bat aurkeztea, administrazio izapidegilearen eskariz betiere.

    Azterlan horrek ibilguaren portaera modelizatzen eta aurreikusten du, egin nahi diren jarduketak egin ondoren, pertsonei eta ondasunei eta ibilguaren dinamikari nola eragin diezaieketen jakiteko.

    Ibilguen zaintza-eremuan eraikin eta etxebizitza berriak eraikitzen direnean, Administrazio Hidraulikoaren baimena lortzeko, araudiak ezartzen du obrak hasi aurretik sustatzaileak Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eduki behar duela. Ziurtagiri horretan, eraikuntzaren uholde-arriskuari buruzko informazioa ematen duen oharra jasoko da.

    Helburua da bermatzea eraikin horien etorkizuneko erabiltzaileek ezagutzen dutela uholde-arriskuaren egoerari buruzko informazioa, eta behar bezala helarazten zaiela.

    Tasa bat da, jabari publiko hidraulikoko ondasunak okupatzeagatik ordaintzen dena. Ondasun horiek izan daitezke zubiak, estaldurak, hegalak, ibilguarekin airetiko edo lurpeko gurutzaketak, etab. Kanon hori jarduketa egiteko behar diren obren eta jarduketen baimenean ezartzen da.

    Baimenaren titularra den pertsonak edo erakundeak ordaindu behar du kanona, baimena ebazten den egunetik aurrera.

    Kanona ordaintzeko jakinarazpena jaso ondoren, jakinarazpenean bertan adierazten den eran eta epearen barruan.

    Aldi baterako okupazioen kasuan (aldamioak jartzea), kanona eragin zuen arrazoia desagertu egin dela jakinarazten denean.

    Baimendutako jarduera egin behar ez bada, hura egiteari uko egiten zaionean.

    Administrazioari jakinarazi behar zaizkio kanonari buruzko inguruabar horiek eta beste edozein inguruabar, azter ditzan eta, hala badagokio, ordaindu beharreko tasa alda dezan.

    Okupazioaren kanona okupatzen den lur-azalaren, lurzoru-motaren eta lurralde historikoaren (LH) arabera kalkulatzen da, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2026ko ekainaren 25eko Ebazpenak ezarritako tasak eta % 5eko karga aplikatuz:

     

    Okupazioaren kanona= okupatutako azalera (m²) * lurraren tasa aplikagarria * % 5

     

    Lurraren tasa aplikagarria, lurzoru motaren eta LHaren arabera:

     

    Lurralde Historikoa

    I. mota. Hiri-lurzorua (€/m2)

    II. mota. Landa-lurzorua (€/m2)

    Araba

    187,68 €/m2

    11,42 €/m2

    Bizkaia

    252,47 €/m2

    7,91 €/m2

    Gipuzkoa

    277,17 €/m2

    8,43 €/m2

     

    Esate baterako:

    Okupatutako azalera = 100 m².

    Lurralde Historikoa: Araba.

    Lurzoru-mota = Hiri-lurzorua.

    Okupazioaren kanona = 100 m² * 187,68 €/m² * % 5 = 938,4 €.

    Bildutako dirua jabari publiko hidraulikoa babesteko eta hobetzeko erabiltzen da.