Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

URBEHA proiektua

Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin-uren araztegietan SARS-CoV-2aren jarraipena egiteko URBEHA proiektuaren helburua alarma goiztiar sistema gisa balio izatea da, karga birikoaren aldaketa esanguratsuak detektatuz Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabakiak hartzeko laguntza tresna izan dadin. 

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak (MITERD), berriz, VATar proiektuaren barne (leiho berri batean irekitzen da), hiri-mailako zenbait EDAR hautatu ditu, hondakin-uretan SARS-CoV-2 birusak duen presentzia eta kontzentrazioa aztertzeko, birusak biztanlerian duen zirkulazioa antzemateko adierazle epidemiologiko gisa balio dezan. Ildo horretan, MITERD, EAEri dagokionez, laginak hartzen eta SARS-CoV-2-aren presentzia aztertzen ari da Galindoko (Bilbo Handiko aglomerazioa) eta Krispijanako (Gasteizko aglomerazioa) EDARen sarrerako eta irteerako uretan.

URAk, URBEHA proiektuaren bidez, jarraipena handitu du, Loiolako (Donostiako aglomerazioa) eta Atalerrekako (Irun-Hondarribia aglomerazioa) hondakin-ur araztegietako sarrerako eta irteerako urak eta Bilbo Handiko aglomerazioko saneamendu-sareko 6 puntu gehituz; horietatik, URAk zuzenean 3 puntuz arduratzen da (PR4, PR5 eta PR6 puntuak), eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gainontzeko 3 puntuetaz (PR2, PR3 eta PR1 puntuak, azken hau Galdakaoko ospitalearen irteeragatik ordezkatu da).

Erakunde kudeatzaileen rola, hala nola Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (BBUP), Añarbeko Urak (Añarbeko Urak) eta Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer), ur-laginak astero hartzea eta zenbait parametro fisiko-kimiko aztertzea da, eta BBUParen kasuan, baita ere SARS-CoV-2ren presentzia Bilbo Handiko aglomerazioko saneamendu-sareko 3 puntutan. Laginaren karakterizazio fisiko-kimikoak informazioa osatzeko balio du, eta garrantzia izan dezake analisiaren emaitzak laginketa puntu horretan eman ohi diren balioetatik urrun badaude.

Ikerkuntza, garapena eta berrikuntzako proiektu bat izanda, funtsezkoa da partaide bakoitzak dugun ezagutza guztia amankomunean jartzea. Horregatik, URAk harreman estua du proiektuan estatu mailan murgilduta dauden ikerketa-erakundeekin (CSICeko Edafologia eta Biologia Aplikatuko Zentroa - CEBAS, Santiago Unibertsitateko Mikrobiologia eta Parasitologia Saila - USC, Tragsatec, etab.), laborategiekin, ur zerbitzuen erakunde kudeatzaileekin, unibertsitateekin, Osasun Publikoarekin eta beste erkidegoetan garatzen ari diren antzeko proiektuen arduradunekin. Ildo beretik,  nazioarteko antzeko proiektuetan ireki diren ikerketa-lerroetan lortutako azken aurrerapenen jarraipena egiten da.

Hondakin uretan SARS-CoV-2aren presentzia zein den zehazteko, RT-PCR analisiaren bidez birusaren material genetikoa detektatzen da. Hauxe patogenoaren egituraren atal konkretuetan aurkitzen diren hainbat diana molekularren (N1, N2, IP4 eta e) kontzentrazioa neurtuz gauzatzen da. Aipatzekoa da interferentzia, ziurgabetasun eta gorabehera anitz aurki daitezkeela, hala nola plubiotasunagatik diluzioa, substantzia inhibitzaileen presentzia, material genetikoaren degradatzea tenperatura altuagatik, hondakin-uren araztegietan mantentze-lanak, etab, eta, horien ondorioz, lagin batzuen emaitza ez datorrela bat errealitate epidemiologikoarekin. Horrek zaildu egiten du iragarpen eredu sendo baten eraikitzea.

Proiektuan zehar metatutako esperientziatik ondorioztatu da N1 markatzailea dela erabilitakoen artean sendoena, hots, analisien emaitza alda dezaketen faktoreak harengan eragin gutxien daukan diana genomikoa dela.

Sare neuronaletan oinarrituriko eredu estatistiko aurreratuago bat eraikitzeko lan egiten ari gara.  Hainbat parametroren neurketetatik abiatuta, hauen eragina analisien emaitzetan behatzeko, eta azkenik eratorritako ziurgabetasunak murrizten saiatzeko.

Jarraian, URBEHA eta VATAR proiektuen barruan EAE-n egindako analisietan lortutako emaitzak bistaratu ahal izateko aginte-koadroa erantsi da.

  1. Ezkerraldeko zutabean laginketa-puntuaren hautatzaile bat izango dugu. Hautatzaile horretan laginketa-puntu zehatz bat aukeratuta, puntu horretan lortutako azken emaitzak isolatuko ditugu, bai grafikoan, bai kontagailuetan.
  2. Koadroaren goiko partean, mapa bat aurkeztan da zeinetan laginketa-puntu bakoitzean azken analisian detektatutako birusaren (N1 diana genomikoa) presentzia-maila koloreekin adierazten den. Honen eskuman, beste mapa ikusi daiteke, aurreko analisiaren emaitzekiko joera adierazten duena, koloreekin baita ere. (Koloreen legenda ikusteko, maparen goiko eskuineko izkinan dagokion botoian klik egin behar da)
  3. Beheko partean, emaitzen bilakaera historikoa jasotzen duen grafikoa erakusten da, hamar laginketa-puntuena baldin eta hautatzailean iragazketarik ez den egin, eta hautatutako puntuarena bestela. Grafikoaren ezkerraldean, N1 dianaren kontzentrazioaren emaitza erakusten duen kontagailu bat daukagu, eta eskuinaldean, aurreko analisiarekiko joera erakusten duen beste kontagailu bat.

Aginte-taula - Ohar orokorrak

  • Laginketa-puntu batean lortutako datu absolutuak ezin dira konparatu beste puntu batean lortutakoekin; izan ere, laginak aztertzen dituen laborategiaren berezitasunen arabera (erreaktiboen marka komertziala, analisi-ekipoen eredua, etab.), bai eta laginketa-putzuaren berezko ezaugarrien arabera ere (saneamendu-sareak puntu horretara arte duen luzera, hondakin-uren konposizio espezifikoa), emaitzetan balio absolutuen maila desberdinak lortzen dira. Beraz, laginketa-puntu bakoitzean lortutako presentzia emaitzak puntu horretan bertan lortutako gainerako emaitzekin baino ezin dira alderatu, horregatik, datu esanguratsuenak joerakoak dira. 
  • Aztertutako diana genomikoa (N1) aztertzerakoan laborategiaren kuantifikazio-muga 4,4 log10 (cg N1/L) da. Horregatik, presentzia-tarte txikienaren beheko muga 4,4 da.
  • Laginen analisia eta emaitzen interpretazioa fitxan azaltzen den bezala, laginketa aurreko orduetan pilatutako prezipitazioak direla eta emandako laginaren diluzioa da analisien emaitzak distortsionatu dezakeen interferentzia ohikoena. Edozein interferentziaren ondorioz emaitzak nabarmenki distortsionatuak daudenean ohar bat gorriz agertuko da dagokion aginte-taulako kontagailuan. Datu horiek ez dira baliozkoak, ez aurreko emaitzekin alderatuak izateko, ezta errealitate epidemiologikoa aztertzeko.

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana