Uholde-arriskuaren kudeaketa. Hirugarren zikloa (2028-2033)
Uholde-arriskuaren Atariko Ebaluazioa (UAAE)
Uholde-arriskuaren Atariko Ebaluazioa Uholdeei buruzko Zuzentaraua aplikatzeko lehen fasea da. Dokumentu honen helburu Nagusia uholde-arriskuaren diagnostiko orokorra egitea da eta Uholde-arrisku Handiko Eremuak (UAHE) mugatzea, eremu horietan baitago uholde-arrisku handiena.
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak (CHC) eta Uraren Euskal Agentziak (URA), Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko administrazio hidrauliko gisa, UAAEri dagokion dokumentazioa jendaurrean jarri zuten hiru hilabetez. Aldi horretan jasotako alegazioak jarraian aurkezten den txostenean aztertu eta erantzuten dira. Txosten hori, URAk eta KKHk elkarlanean egindakoa da.
Kontsulta publikoaren fase horren eta azken izapidearen ondoren, 2024ko abenduan, UAAE demarkazioko bi eskumen-eremuetan onartu zen. Jarraian, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko UAAEaren behin betiko dokumentazioa aurkezten da, hirugarren zikloari dagokiona.
Kantauri Ekialdea
- Memoria
- 1. Eranskina. Uholde-gertaeren erregistroa. (Gaztelaniaz)
- 2. Eranskina. UAHEak kokatzeko gida-mapa (Gaztelaniaz)
- 3. Eranskina. UAHEen fitxak (Gaztelaniaz)
EAEko gainerako lurraldeko UAAEei buruzko informaizoa Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoen webguneetan kontsulta daiteke.
Uholde-arriskugarritasunaren eta uholde-arriskuaren Mapak (UAUAM)
Uholde-arriskugarritasunaren eta Uholde-arriskuaren Mapak Uholdeei buruzko Zuzentarauaren bigarren fasea dira. Mapa hauek uholdeen hedadura eta ezaugarriak (arriskugarritasuna) eta kalte potentzialak (arriskua) islatzen dituzte, eta Uholde-arriskuaren Atariko Ebaluazioan definitutako Uholde-arrisku Handiko Eremuak dira mapa hauen aplikazio-eremu.
Kantauri Ekialdeko demarkazioaren eremuan, mapa horiek Uholde-arrisku handiko eremuetarako berrikusi dira, baina osagarri gisa, uholde-arriskugarritasunaren mapa berriak egin dira UAHEetatik kanpoko tarteetan. Lan hori guztia Kantauriko Konfederazio Hidrografikoarekin (KKH) koordinatuta egin da.
KKHk eta URAk, bakoitzak bere eskumen-eremuaren barruan, demarkazioko administrazio hidrauliko gisa, kontsultarako eta jendaurreko informaziorako aurkeztu dute, hiru hilabeteko epean, dokumentazio guztia. Dokumentu horien artean daude, batetik, UAHEetako uholde-arriskugarritasunaren eta uholde-arriskuaren mapen kartografiaren berrikuspena, eta, bestetik, UAHEetatik kanpoko tarteetako uholde-arriskugarritasunaren mapen dokumentazioa. Azken kasu honetan, soilik EAEko barne-arroen eremuan.
Kontsulta publikoaren fase horren eta azken izapidearen ondoren, 2025eko abenduan, UAUAMek aldeko txostena jaso zuten demarkazioko partaidetzako kide anitzeko organoen aldetik.
Hona hemen mapa horien behin betiko dokumentazioa:
- Uholde-arriskugarritasunaren eta uholde-arriskuaren mapen memoria.
- 1. Eranskina. Uholde-arriskugarritasunaren eta uholde-arriskuaren mapen eguneraketaren laburpen-fitxak (Gaztelaniaz)
- 2. Eranskina. Gainerako uholde-arriskuaren mapen eguneraketaren laburpen-fitxak (Gaztelaniaz)
- 3. Eranskina. Uholde-arriskugarritasunaren eta uholde-arriskuaren kartografia (Gaztelaniaz)
- Kontsulta publikoaren prozesuaren emaitzen txostena (Gaztelaniaz)
Mapa horiek Uraren Euskal Agentziaren bisore kartografikoan kontsulta daitezke, baita Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren bisorean ere:
Agencia Vasca del Agua - Uraren Euskal Agentzia
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa
EAEko gainerako lurraldeen mapei buruzko informazioa Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren webguneetan kontsulta daiteke.


