Joan edukira

    URA Sel erreka lehengoratzen hasi da Sopuertan

    Argitalpen-data: 

    Sel erreka
    • Jarduketari esker, gaur egun ibilguaren zati degradatu bat naturalizatu ahal izango da, fauna errazago igarotzeko eta ibarreko korridore ekologikoa funtzio bera ere indartzeko

    URA-Uraren Euskal Agentziak —Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikia—Sopuertako udalerriko Sel errekaren ingurumena lehengoratzea bultzatuko du, tren-azpiegitura zahar batek eraldatutako ibilguaren zati baten funtzionaltasun ekologikoa berreskuratzeko, inguruan ingurumen-baldintzak eta baldintza hidraulikoak hobetzeko, eta Burdinmendi bide berdearen segurtasuna areagotzeko.

    XIX. mendearen amaieran Traslaviña eta Castro Urdiales arteko trenbidea eraiki zenean, lubeta handi bat egin zen, errekaren hirurogei metro ibilgu baino gehiago estali zituena, harlangaitzezko galeria baten bidez. Gaur egun, trenbide plataforma zaharra Burdinmendi Bide Berdearen zati da. 2019ko azaroan izandako euriteek kalte handiak eragin zituzten egitura horretan. Egindako ikuskapenek agerian utzi zuten lur-erorketak, albo-hormen hausturak eta hondoratutako ganga-eremuak zeudela, eta, ondorioz, apurka-apurka egoera eskasten ari zela (dela errekaren ibilguaren egoeragatik ikusita, dela  bide berdea bera eusten duen betelanaren egonkortasunaren ikuspuntutik). Horretan datza lanaren beharra.

    Errekaren trazadura berriari esker, galeria zaharrak buxatzeko duen arriskua saihestuko da, eta inguruko etxebizitza bati ur askoko egoeratan eragingo liokeen ur-lamina hazarazteko  arriskua murritzaraztea ere. Horrela, errekak erabat bete ahal izango du korridore ekologiko gisa duen funtzioa, hainbat espezieren mugikortasuna erraztuz eta inguruneko ingurumen-kalitatea hobetuz. Ingurumen-onurez gain, esku-hartzeak galeria zaharraren narriadurarekin lotutako higadura-prozesuak ezabatzen lagunduko du, eta Bide Berdearen oinarri den lubetari eragiteko arriskua murriztuko du.