Hirugarren plangintza-zikloaren Plan Hidrologikoa (2022-2027)
Hasierako dokumentuek plan hidrologikoen berrikuspenari hasiera ematen dioten agiri sorta osatzen dute. Prozesu hori bideratuko duten epe eta arauak deskribatzen dituzte eta era berean bertan aurki daitezke, demarkazioaren azterlan orokorra; parte-hartze publikoa eraginkorra izateko antolaketa eta jarraitu beharreko prozedurak; eta dagozkien kontsulta-formulak.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiko hidrologia-plangintzaren hirugarren zikloko Hasierako Dokumentu horiek Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta URAk era bateratuan prestatu dituzte, demarkazioko administrazio hidraulikoak diren heinean. Dokumentu horietan biltzen diren ondorioak bideratuak daude plangintzaren hirugarren zikloaren hurrengo urratsak izango diren Gai Nagusien Eskema eta Plan Hidrologiko beraren berrikuspenerako oinarriak ezartzera.
2018ko urriaren 19ko Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, kontsulta eta informazio publikora zabaldu dira, 6 hilabetez, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidego Barneko Arroei dagokionez. Era berean, parte-hartze saio publikoak egin dira agiriok interesdunei eta herritarrei luzatzeko.
Kontsulta eta parte-hartze publiko horretan jasotako alegazio eta ekarpenak aztertu eta ontzat hartutakoak txertatu ondoren, jarraian eskuragarri jarri diren behin betiko Hasierako Dokumentuak osatu dira.
Dokumentazio-deskarga
Hasierako dokumentuen Laburpen-agiria. (PDF, 4 MB)
Memoria. Gaztelaniaz. (PDF, 23 MB)
Memoriaren eranskinak
- 1. eranskina: Agintaritza eskudunak. Gaztelaniaz. (PDF, 494 KB)
- 2. eranskina: Ur masen zerrenda.Gaztelaniaz. (PDF, 624 KB)
- 3. eranskina: Presioen inbentarioa. Gaztelaniaz. (PDF, 1 MB)
- 4. eranskina: Erauzteak. Gaztelaniaz. (PDF, 402 KB)
- 5. eranskina: Ur masetan erregistratu diren inpaktuen ebaluazioa.Gaztelaniaz (PDF, 613 KB)
- 6. eranskina: Parte-hartze prozezuaz. Gaztelaniaz. (PDF, 27 MB)
Plangintza Hidrologikoaren prozesuan Gai Garrantzitsuen Eskema egitea funtsezko elementua da, Hasierako Dokumentuen ondoren eta Plan Hidrologikoa bera egin aurretik burutzen dena. Aipatutako Eskemaren helburua demarkazio hidrografikoaren arazo nagusiak eta konponbiderako aukera posibleak identifikatzea da, bai eta Plana garatzeko jarraibideak zehaztea ere.
2019ko irailaren 27an argitaratu zen EHAAn Uraren Euskal Agentziako Zuzendari Nagusiaren Ebazpena, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoari dagokion Gai Garrantzitsuen Behin-behineko Eskemaren kontsulta publikorako aldia irekiko zela iragarri zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroen eremuan (plangintzaren hirugarren zikloa, 2022-2027). Hasieran emandako sei hilabeteko epea aldi baterako eten zen 2020ko martxoaren 14tik aurrera, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatutakoa aplikatuta. Ekainaren 4an argitaratutako Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpenak kontsulta publikoaren epea 2020ko urriaren 30era arte luzatuko zela iragarri zuen.
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio honetako administrazio hidrauliko eskudunek, Eskema batera egin dute eta demarkazio osoari dagokio. Hala ere, ebazpen horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-zatian soilik izan dute eragina, hau da, barne arroetan.
Kontsulta publikoarekin batera, parte-hartze aktiboko prozesu bat garatu da, eta, horri esker, Eskemaren edukien berri eman ahal izan zaie herritarrei eta, bereziki, uraren kudeaketarekin zerikusia duten eragileei, bai eta ekarpenak eta ideiak bildu ere, eskemaren edukiak osatzeko edo hobetzeko.
Prozesu horien ondoriozko alegazioak eta iradokizunak sartu ondoren, eta Uraren Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren, Uraren Euskal Agentziako Erabiltzaileen Batzarrak Gai Garrantzitsuen Eskema onartu du 2020ko abenduaren 21eko bilkuran.
Plan Hidrologikoa, Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana eta Lehorteen Plana koordinatzen direla bermatzeko eta plan horiek bete behar duten ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura batera izapidetzen ari da, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluarekin eta Planen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 4. artikuluarekin bat etorriz.
Dokumentazioa
- Memoria. (PDF, 1 MB)
- Eranskina. Gai garrantzitsuen fitxak (PDF, 8 MB)
- Eranskina. Parte-hartze publikoko prozesuaren txostena (Gaztelaniaz). (PDF, 101 MB)
Ingurumen-ebaluazioaren hasierako dokumentua
2022-2027 zikloari dagokion Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa 2023 urtarrilaren 24ko 35/2023 Errege Dekretuaren bidez onartu da. Plan hori urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren bidez onartutako 2016-2021 Plan Hidrologikoaren berrikuspena da.
Agiriak
- Memoria (PDF, 19 MB Euskaraz)
- Laburpen-txostena (PDF, 4 MB Euskaraz)
- Memoriaren eranskinak
- I. eranskina. Ur-masa artifizialak eta oso aldatuak izendatzea. (PDF, 5 MB Gaztelaniaz)
- II. eranskina. Ur-baliabideen inbentarioa. (PDF, 4 MB Gaztelaniaz)
- III. eranskina. Ur-erabilerak eta -eskariak. (PDF, 2 MB Gaztelaniaz)
- IV. eranskina. Babestutako eremuak.(PDF, 16 MB Gaztelaniaz)
- V. eranskina. Emari ekologikoak. (PDF, 4 MB Gaztelaniaz)
- VI. eranskina. Baliabideak esleitzea eta erreserbatzea. (PDF, 5 MB Gaztelaniaz)
- VII. eranskina. Presioen inbentarioa. (PDF, 9 MB Gaztelaniaz)
- VIII. eranskina. Egoeraren jarraipena eta ebaluazioa. (PDF, 8 MB Gaztelaniaz)
- IX. eranskina. Ingurumen-helburuak eta salbuespenak. (PDF, 12 MB Gaztelaniaz)
- X. eranskina. Ur-zerbitzuen kostuak berreskuratzea. (PDF, 2 MB Gaztelaniaz)
- XI. eranskina. Partaidetza publikoa. (ZIP, 182 MB Gaztelaniaz)
- XII. eranskina. Agintari eskudunak. (PDF, 784 KB, Gaztelaniaz)
- XIII. eranskina. Plan Hidrologikoaren laburpena, berrikuspena eta eguneratzea. (PDF, 3 MB Gaztelaniaz)
- XIV. eranskina. Ur-masaren araberako laburpen-fitxak. (PDF, 21 MB Gaztelaniaz)
- XV eranskina. Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana.
- XVI. eranskina. Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroetako Lehorteen Plan Berezia.
- XVII. eranskina. Klima-aldaketarekin eta egokitzapenarekin lotutako arriskuak. (PDF, 6 MB Gaztelaniaz)
- Neurrien Programa (PDF, 8 MB Euskaraz)
- Araudia (PDF, 4 MB Euskaraz)
Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren dokumentuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan
- Ingurumen-ebaluazio estrategikoa (PDF, 18 MB Gaztelaniaz)
- I. eranskina. Ingurumen-baldintzen fitxak eta planoak (PDF, 10 MB Gaztelaniaz)
- II. eranskina. Egiturazko neurrien justifikazioa (PDF, 13 MB Gaztelaniaz)
- III. eranskina. Laburpen ez-teknikoa (PDF, 2 MB Gaztelaniaz)
- IV. Eranskina Ingurumen-gaiak integratzeko dokumentua. (PDF, 748 KB Gaztelaniaz)
P.H.-U.A.K.P.-L.E.P. agirien Ingurumen-adierazpen estrategikoaren ebazpena (PDF, 268 KB)
Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren dokumentuak, Estatutaren eskumen-eremuan
- Ingurumen-azterketa estrategikoa (PDF, 44 MB Gaztelaniaz)
- I.1 Gehigarria Appendice effets transfrontaliers (PDF, 1 MB Gaztelaniaz)
- Ingurumen-alderdien integrazioa (PDF, 1 MB Gaztelaniaz)
- Ingurumen adierazpena (PDF, 600 KB Gaztelaniaz)
Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko 2022-2027 Plan Hidrologikoaren informazio geografikoaren bisorea
Bisore honek 2022-2027 Kantauri Ekialdeko Demarkaziorako Plan Hidrologikoari buruzko informazio geografikoa eskaintzen du.
Uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretuak, Hidrologia-Plangintzaren Erregelamendua onartzen duena, haren 87 eta 88. artikuluetan zehazten du administrazio hidraulikoek dagozkien Plan Hidrologikoen jarraipena egingo dutela.
Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoaren 2022-2027 berrikuspenak, 35/2023 Errege Dekretuaren bitartez onartutakoa, bere araudiaren 73. artikuluan ( 35/2023 Errege Dekretuaren I. Eranskina) deskribatu egiten du jarraipen berezia izango dutela honako ezaugarri hauek:
- Baliabide hidriko natural edo erabilgarrien bilakaera eta haien kalitatea
- Ur-eskaeraren bilakaera
- Emari ekologikoen erregimenaren betetze maila
- Azaleko eta lurpeko ur masen egoera
- Neurrien programen ezarpena eta haien eraginak
Agiriak
- Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoa. 2024eko jarraipen-txostena. (PDF, 7 MB. Gaztelaniaz)
- Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoa. 2023eko jarraipen-txostena. (PDF, 6 MB. Gaztelaniaz)
- Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoa. 2022eko jarraipen-txostena. (PDF, 7 MB, Gaztelaniaz)
- Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoa. 2021eko jarraipen-txostena. (PDF, 7 MB, Gaztelaniaz)
Azken aldaketako data:



