Plan Hidrologikoa 2028-2033 (4. zikloa). Prestatzen.
2028-2033 PLANGINTZAKO LAUGARREN ZIKLOKO HASIERAKO DOKUMENTUEN KONTSULTA PUBLIKOA
Uraren Esparru Zuzentarauak ezarritakoaren arabera, administrazio hidraulikoek plan hidrologikoak berrikusteko lanak egin behar dituzte 2028-2033 aldirako (plangintzako laugarren zikloa), plan berriak 2027. urtearen amaieran onartuta eta argitaratuta egon daitezen.
Berrikuspen-prozesuaren lehen fasea hasierako dokumentuak prestatzea da. Dokumentu horietan sartzen dira plangintza-zikloan egin beharreko zeregin eta jarduera nagusiak, aurreikusitako egutegia, mugapearen azterketa orokorra eta kontsulta-formulak.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren plangintzako laugarren zikloko Hasierako Dokumentuak batera egin dituzte Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio honetako administrazio hidrauliko eskudunak. Dokumentu honetan jasotako ondorioak Gai Garrantzitsuen Eskemaren eguneratzean kontuan hartzera eta Plan Hidrologikoa bera berrikustera bideratuta daude. Horiek osatuko dute laugarren plangintza-ziklo hau.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez, 6 hilabetez jendaurrean izan dira Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Hasierako Dokumentuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak gauza bera egin du demarkazioko Estatuaren eskumenen esparruan. Gainera, informazio-saio bat eta parte-hartze publikorako jardunaldiak egin dira, eta dokumentu horiek alderdi interesdunei eta, oro har, herritarrei aurkeztu zaizkie.
Kontsultaren eta parte-hartze publikoaren ondoriozko alegazioak eta iradokizunak aztertu ondoren, eta,egokitzat jo direnak gehitu ondoren, behin betiko hasierako dokumentuak idatzi dira. Hona hemen:
Eranskinak:
- 1. Eranskina. Agintari eskudunak. (Gaztelaniaz, PDF, 471 KB)
- 2. Eranskina. Zeregin nagusiak eta egutegia. (Gaztelaniaz, PDF, 2 MB)
- 3. Eranskina. Demarkazio hidrografikoaren ezaugarrien deskribapena. (Gaztelaniaz, PDF, 2 MB)
- 4. Eranskina. Giza jardueraren ondorioak ur-masen egoeran. (Gaztelaniaz, PDF, 11 MB)
- 5. Eranskina. Analisi ekonomikoa. (Gaztelaniaz, PDF, 3 MB)
- 6. Eranskina. Kontsulta eta parte-hartze publikorako prozesua. (Gaztelaniaz, PDF, 1 MB)
- 6. Eranskina. Kontsulta eta parte-hartze publikorako prozesua. Gehigarriak. (Gaztelaniaz, PDF, 185 MB)
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Hasierako Dokumentuei buruzko informazioa ere eskuragarri dago Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren web-orriko esteka honetan: (Gaztelaniaz) Plan Hidrológico de la parte española de la Demarcación Hidrográfica del Cantábrico Oriental 2028-2033 (En tramitación)

Plangintza hidrologikoaren prozesuaren bigarren etapa Gai Garrantzitsuen Eskema lantzeari buruzkoa da, Plan Hidrologikoa egin aurretik eta hasierako dokumentuen ondoren. Eskema honen helburua da demarkazio hidrografikoaren problematika nagusiak eta konpontzeko aukera posibleak identifikatzea, eta Plana garatzeko jarraibideak zehaztea.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren plangintzako laugarren zikloko Gai Garrantzitsuen Behin-behineko Eskema Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio honetako administrazio hidrauliko eskudunek, elkarrekin egin dute.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez, 6 hilabetez jendaurrean jarri zen Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Gai Garrantzitsuen Behin-behineko Eskema, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan. Hona hemen dokumentu horiek:
Ezarritako epearen barruan, egokitzat jotzen diren ekarpenak, oharrak eta iradokizunak egin ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoen bidez. Uraren Euskal Agentziari zuzendutako ekarpenak ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus helbide elektronikora ere bidali ahal izango dira.
Uraren Zuzendaritza Nagusiak iragarkia argitaratu du BOEn eta Estatuaren eskumenen esparruan garrantzitsuak diren gaien behin-behineko eskemaren kontsulta publikoa hasten da. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren web-orriko esteka honetan kontsulta honi buruzko informazioa dago eskuragarri: Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiko Plan Hidrologikoa 2028-2033 (Izapidetzen)
| LANTEGIA | LEKUA | EGUNA | ORDUA | DOKUMENTUAK |
| Horniduraren bermea eta erabileraren arrazionaltasuna |
Donostia-San Sebastián Kursaal Elkargunea |
Martxoak 11 | 10:30etatik 13:00etara | |
| Uholde-arriskua | Bilbao Bizkaia Aretoan - UPV/EHU (Arriaga aretoa) Avda. Abandoibarra, 3 |
Martxoak 12 | 10:30etatik 13:00etara | |
| lngurumen lehengoratze eta hobekuntza | Donostiako Miramar Jauregia Mirakontxa pasealekua, 48 |
Martxoak 25 | 10:30etatik 13:00etara | |
| Kutsadura | Bilbao Azkuna Zentroan (Alhondiga) (Bastida aretoa) Arriquibar plaza, 4 |
Martxoak 26 | 10:30etatik 13:00etara |
Parte hartu nahi baduzu lantegi batean edo aureikusitako batzuetan, mesedez izena eman hurrengo helbidean: ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus.
Azken aldaketako data:


