Plan Hidrologiko Proiektuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroetan Lehortea Kudeatzeko Plan Bereziaren Proposamenaren Kontsulta Publikoa (2022-2027 Berrikuspena) eta Uholde Arriskuaren Kudeaketarako Plan Proiektuaren (2022-2027) Informazio Publikoa. Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen Eremuan
Uraren Euskal Agentziak, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia, hasiera eman die Kantauri Ekialdeko Demarkazioaren kudeaketa koordinatu bat lortzeko honako agiri garrantzitsuen kontsulta eta informazio publikorako epeei.
- Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamena (2022-2027 Berrikuspena) Kantauri Ekialdeko Demarkaziorako, EAEko Barneko Arroen Eremuan, kontsultagai egongo da 6 hilabetez. Ezinbesteko agiria da 2022-2027 plangintza hidrologikoko zikloaren lantze prozeduran. Izan ere,, aipatutako seiurte horretan, uraren politikak kontuan izan beharko dituen oinarriak ezarriko ditu Euskadiko lurraldearen gehiengoan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroetako Lehorteen Plan Bereziaren proposamena kontsultagai egongo da 6 hilabetez. Plan honen helburua da balizko lehorteek ingurumenean, ekonomian eta gizartean izan ditzaketen eraginak murriztea.
- Uholde Arriskuaren Kudeaketarako Planaren Proiektua (2022-2027) Kantauri Ekialdeko Demarkaziorako, EAEko Barneko Arroen Eremuan, 3 hilabetez zabalduko da informazio publikora. Agiri honek hainbat erakundek uholde arriskuaren aurrean elkarlanean aritzeko oinarriak ezartzen ditu eta aurreratu egiten ditu uholde arriskuaren kudeaketarako 2015 eta 2021 urteen artean egin beharreko inbertsioen plangintza.
- Era berean, aurreko bi agirien Ingurumen-jasangarritasun Txostena informazio publikora zabalduko da.
Beste alde batetik, Kantauri eta Ebroko Konfederazioek ere lan berdina egingo dute haiei dagozkien EAEko Plangintza eremuetan.
Uholde arriskuaren kudeaketa planen, lehorteak kudeatzeko planen eta plan hidrologikoaren arteko koordinazioa indarrean dagoen urari buruzko araudiak ezartzen duen betebeharra da. Koordinazio hori are beharrezkoagoa ikusten da bi plangintzen helburuak uztartu nahi badira: ur masen narriadura etetea eta ur masa eta babestutako eremuetan egoera ona lortzea.
Aurreko guztia betetze aldera Uholde Arriskuaren Kudeaketarako Planaren Proiektua (2022-2027) eta Lehorteen kudeaketarako planaren Proiektua integratu egin dira Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamenean (2022-2027), bai prozeduraren aldetik bai agirien aldetik.
Azken aldaketako data:

