Joan edukira
  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko p...

Euskal Autonomia Erkidegoko Alerta-egoeretan eta balizko lehorteetan jarduteko plan berezia

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, 6 hilabetez jendaurrean jarriko da Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan,  Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan,  Alerta egoeratan eta balizko lehorteetan jarduteko Plan Bereziaren proposamena.

Plan honen helburua da balizko lehorteek ingurumenean, ekonomian eta gizartean izan ditzaketen eraginak murriztea, eta Plan Hidrologiko Nazionalari buruzko uztailaren 5eko 10/2001 Legearen 27. artikuluak xedarritutakoari jarraiki egin da.

Planak adierazleen eta agertokien sistema bat ezartzen du, bai lehorteari dagokionez, bai egoeraren araberako urritasunari dagokionez. Sistema hori funtsezko tresna da lehortea kudeatzeko estrategien barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan. Era berean, lehorteen eta eskasia-arazo koiunturalen nahi gabeko inpaktuak arintzeko zenbait ekintza eta neurri zehazten ditu.

Kontsulta publikoko aldiaren ondoren, kontsultaren eta parte-hartze publikoaren ondoriozko ekarpen guztiak aztertu ziren, eta egokitzat jo zirenak Plan Proiektuaren Proposamenean sartu ziren.

Jarraian, Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamenaren bertsio kontsolidatua aurkezten da, Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren onespena jaso duena 2022ko maiatzaren 12ko bilkuran.

Azken aldaketako data:

    Bilatu URAn