Aurreikuspen eta Alerta Hidrologikoen Sistema
URAk Aurreikuspen eta Alerta Hidrologikoen Sistema abian jarri du existitzen diren hainbat beharren jakitun: alde batetik, gurea bezalako arro batean erantzun hidrologikoa azkarra dela-eta, aldez aurretik abisatzeko denbora izateko beharra; beste alde batetik, hainbat urtegietan (Uribarri, Urrunaga, Añarbe eta Ibaiaeder) erabakiak hartzeko arauak aldatzeko aukera izateko beharra, eman daitezkeen uholdeen aurrean urtegietatik botatzen den urak uretan behera sor ditzakeen kalteak murriztu ahal izateko. Aurreikuspen eta Alerta Hidrologikoen Sistemak (UHATE) larrialdi zerbitzuei informazioa eskaintzen die EAEko ibai sarean dabiltzan emarien eboluzioari buruz, erabakiak aurreratu ahal izateko.
UHATE prozesu multzo batek osatzen dute, honako hauetara bideratuak daudenak: lurraldean zehar dauden kontrol estazioek eskaintzen duten informazioa momentuan bertan kudeat; horien baliospena eta prozesatzea egin; eta, azkenik, iragarpen hidrologikoak egin lan horretarako kalibratu diren eredu hidrologikoak erabiliz.
Lan hori garatzeko Delft FEWS plataforma erabili da. Software horren bitartez datuak ekarri daitezke iturri desberdinetatik (hainbat erakunde edota radarra), eta horrekin batera Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzatik 12 orduro (3 eguneko aurreikuspena eta ordutegiaren pasoa) iragarpen meteorologikoei buruz bidaltzen duten informazioaren integrazioa. Datu horiek guztiak balioztatu (normalak ez diren balioak antzeman eta kendu), osatu eta batu egiten dira denborari eta tokiaren arabera ondoren erabili ahal izateko.
![]() | ![]() | ![]() |
---|---|---|
![]() | ![]() | ![]() |
Simulazioa egiteko TETIS izeneko eredu hidrologikoa erabili da, Valentziako Unibertsitate Politeknikoarena. Emari zirkuilatzaileei dagokienez, arro hidrografiko bakoitzarentzat kalibratutako ereduak 4 orduro exekutatzen dira automatikoki. Emari zirkulatzaileei buruz lortutako emaitza horiek maila bihurtzen dira dauzkagun gastu kurben arabera.
Simulazioan lortutako mailak eta aurrezehaztutako alerta mailak kontrastatu egiten dira, beharrezko alertak aldez aurretik eman ahal izateko. Estazioen kokagunea bisore geografiko batean aurkezten dira ikono desberdinen bitartez. Ikono horien kolorea aldatzen joaten da atarietan jasotako gainditze-mailen arabera, bai estazio meteorologikoetan (pilatutako euria kontuan izanda epe desberdinetarako), bai aforo estazioetan (ibaien mailaren arabera hiru mailetan:horia, laranja eta gorria).
Urtegi nagusien kudeaketari dagokionez (Uribarri, Urrunaga eta Añarbe), uretan behera doazen isurketen eta pilatutako bolumenen bilakaera bi eratan lortu daiteke: automatikoki, daitezke uholdeetan nola ustiatu zehazten duten arauak kontuan izanda; edo ura era zehatz batean askatu, aurreikusitako emariekizango duten eragina neurtu ahal izateko uretan behera zein urtegietan jasotako maila gorenetan. Horrela, UHATE Erabakiak Hartzeko Sistema bat bihurtzen da, erta horrek agintaritza hidraulikoek uretan behera uholde-arriskugarritasuna aldatzeko ahalmena duten urtegietan hartu beharreko neurriak optimizatzea ahalbidetzen du, batez ere Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastián-en.