Jabari publiko hidraulikoko eta ibilguen zaintza-eremuko obren eta jarduketen salaketak
Edozein pertsonak edo erakundek Uraren Euskal Agentziari jakinaraztea uren araudia ez betetzeagatik arau-haustea izan daitekeen obra edo jarduketa bat egin dela, eta, bereziki, jabari publiko hidraulikoari edo ibilguen zaintza-eremuari eragin diezaioketen egitateak. Esate baterako:
- Baimenik gabe egindako obrak eta jarduketak. Jabari publiko hidraulikoan edo ibilguen zaintza-eremuan dauden eraikuntzak, instalazioak eta beste edozein elementu barne.
- Lurraren aldaketak (betelanak, indusketak, kanalizazioak), araubide hidraulikoa aldatzen badute eta baimenik ez badute.
- Ibai-ingurunean higadura, uholde edo ingurumen-narriadurarako arriskuak sortzen dituzten jarduketak.
- Hiri-hondakin solidoen presentzia. Hondakinak pilatzea ibilguan edo inguruko eremuetan.
Salaketan, adierazi behar da nor den hura aurkezten duen pertsona, eta adierazi beharko da zer egitateren berri ematen zaion Administrazioari.
Salaketa bat aurkezteak ez du inor, besterik gabe, interesdun bihurtzen sor lezakeen prozeduran.
Nork izapidetu dezake?
Interesatuta dagoen edozein pertsona, identifikazio elektronikoaren bidez. Talde hauek behartuta daude egitera (1):
- Enpresak eta elkarteak.
- Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
- Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
- Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
- Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
- Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.
Nola?
- Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
- Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
- Bete inprimakia.
- Erantsi dokumentuak.
- Sinatu eta bidali.
Nire karpetaren bidez, espedientearen egoera kontsultatu eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatu ahal izango dituzu.
Non?
Esteka honen bidez, zuzenean: Jabari Publiko Hidraulikoan Lan eta ekintzak egiteko salaketa - Eskaera - Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa.
Nork izapidetu dezake?
Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.
Nola?
- Osatu eta sinatu eskabide-eredua:
- Prestatu dagokion dokumentazioa.
- Erregistratu eskaera toki hauetako edozeinetan:
Non?
- Uraren Euskal Agentziaren hiru bulegoetako edozeinetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
- Erregistro-gaietan laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.
- Zuzenean zerbitzuaren bidez: Herritarrei arreta presentziala emateko eredua
- 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(2).
-
Zer da salaketa bat? Zer eduki behar du?
Edozein pertsonak administrazio-organo bati jakinarazten badio arau-haustea izan daitekeen egintza jakin baten berri, horixe da salaketa.
Salaketan, adierazi behar da nor den edo diren hura aurkezten duten pertsonak, eta adierazi beharko da zer egitateren berri ematen zaion Administrazioari.
Jakinez gero, gertakarien data eta ustezko erantzuleen identitatea adierazi behar dira.
-
Nola aurkez dezakezu salaketa bat uraren arloko arau-hauste posibleengatik?
Bi modu hauetako edozeinetan aurkez dezakezu:
- Egin klik Izapidetze elektronikoa aukeran, deskargatu eta osatu eskaera-eredua. Ziurtagiri digital bat baino ez duzu behar. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko duzu zeure eskaera.
- Deskargatu eta osatu eskabide-eredua, eta aurkeztu aurrez aurre erregistro tradizional batean.
-
Salaketa bat aurkezten badut, interesduna naiz zerrendatutako espedienteetan?
Ez, salaketa bat aurkezteak ez du inor, besterik gabe, interesdun bihurtzen prozeduran.
Erakundeak:
- EAEko erkidego barruko arroetan:
Erkidego barruko arroak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik bakarrik igarotzen direnak dira: Asua, Barbadun, Butroe, Estepona, Galindo, Gobela, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.
Arro horietan, Uraren Euskal Agentziak eskumena du, eta, beraz, eskaera egin beharko duzu agentzia honetan, zure espedientea izapidetu eta ebatz dezan.
- EAEko erkidego arteko arroetan:
Erkidego arteko arroek autonomia-erkidego bat baino gehiago gurutzatzen dute (EAE barne): Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Kadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.
Arro horietan, Ebroko eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak dira eskudunak, eta, beraz, zure eskaera Uraren Euskal Agentzian egin beharko duzu. Agentzia horrek zure espedientea izapidetuko du, baina Ebroko edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak ebatziko du, kasuaren arabera.
Araudia:
- (1)Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua
- (2)Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
- 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena. Testu kontsolidatua
- 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena
- Jabari publiko hidraulikoaren Erregelamendua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartua. Testu kontsolidatua
- 35/2016 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, zeinaren bidez onartzen baita berrikus daitezela Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoetako plan hidrologikoak eta Miñoko, Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen Espainiako zatikoak.
- Uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretua (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari publiko hidraulikoaren Erregelamendua aldatzen duena); uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren bidez onartutako Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua; eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua (Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpideak eta estandarrak ezartzen dituena).
Kodea: Jabari publiko hidraulikoko eta ibilguen zaintza-eremuko obren eta jarduketen salaketak 1022202
Azken aldaketako data:


