Jabari publiko hidraulikoko eta ibilguen zaintza-eremuko obrei eta jarduketei buruzko kontsultak eta txostenak
Jabari publiko hidraulikoari edo ibilguen zaintza-eremuari eragin diezaioketen obrak eta jarduketak gauzatzearekin lotutako kontsultak, adibidez:
- Jabari publiko hidraulikoan eta ibilguen zaintza-eremuan egin beharreko obrei eta jarduketei buruzko kontsulta teknikoak.
- Planteatutako obra edo jarduketa baterako baimena izapidetzeko beharrari buruzko argibideak.
- Eremu bateko baldintza hidraulikoak, ibilguen zaintzea-eremuan obrak eta jarduketak egiteko.
- Eremu batean jabari publiko hidraulikoa egoteari buruzko kontsulta.
- Uren sektoreko araudiari eta haren interpretazioari buruzko kontsulta orokorra.
Kontsulta zenbat eta zehatzagoa eta osatuagoa izan, orduan eta egokiagoa izango da erantzuna. Mota guztietako dokumentu lagungarriak erants daitezke, ebatzi beharreko gaia ulertzen laguntzeko.
Nork izapidetu dezake?
Interesatuta dagoen edozein pertsona, identifikazio elektronikoaren bidez. Talde hauek behartuta daude egitera (1):
- Enpresak eta elkarteak.
- Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
- Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
- Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
- Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
- Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.
Nola?
- Dokumentu osagarriak presta itzazu (gehienez 10MB artxibo bakoitzeko).
- Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
- Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
- Bete inprimakia.
- Erantsi dokumentuak.
- Sinatu eta bidali.
Nire karpetaren bidez, espedientearen egoera kontsultatu eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatu ahal izango dituzu.
Non?
Esteka honen bidez, zuzenean: Jabari publiko hidraulikoan edo zaintza eremuan lan eta ekintzei buruzko kontsultak - Eskaera - Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa.
Nork izapidetu dezake?
Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.
Nola?
- Osatu eta sinatu eskabide-eredua:
- Prestatu dagokion dokumentazioa.
- Erregistratu eskaera toki hauetako edozeinetan:
Non?
- Uraren Euskal Agentziaren hiru bulegoetako edozeinetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
- Erregistro-gaietan laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.
- Zuzenean zerbitzuaren bidez: Herritarrei arreta presentziala emateko eredua
- 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(2).
Erakundeak:
- EAEko erkidego barruko arroetan:
Erkidego barruko arroak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik bakarrik igarotzen direnak dira: Asua, Barbadun, Butroe, Estepona, Galindo, Gobela, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.
Arro horietan, Uraren Euskal Agentziak eskumena du, eta, beraz, eskaera egin beharko duzu agentzia honetan, zure espedientea izapidetu eta ebatz dezan.
- EAEko erkidego arteko arroetan:
Erkidego arteko arroek autonomia-erkidego bat baino gehiago gurutzatzen dute (EAE barne): Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Kadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.
Arro horietan, Ebroko eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak dira eskudunak, eta, beraz, zure eskaera Uraren Euskal Agentzian egin beharko duzu. Agentzia horrek zure espedientea izapidetuko du, baina Ebroko edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak ebatziko du, kasuaren arabera.
Araudia:
- (1)Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua
- (2)Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
- 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena. Testu kontsolidatua
- 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena
- Jabari publiko hidraulikoaren Erregelamendua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartua. Testu kontsolidatua
- 35/2016 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, zeinaren bidez onartzen baita berrikus daitezela Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoetako plan hidrologikoak eta Miñoko, Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen Espainiako zatikoak.
- Uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretua (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari publiko hidraulikoaren Erregelamendua aldatzen duena); uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren bidez onartutako Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua; eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua (Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpideak eta estandarrak ezartzen dituena).
Kodea: Jabari publiko hidraulikoko eta ibilguen zaintza-eremuko obrei eta jarduketei buruzko kontsultak eta txostenak 1022101
Azken aldaketako data:



