Joan edukira

    Itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuko obrei eta jarduketei buruzko kontsultak eta txostenak

    Jabari publiko hidraulikoari edo ibilguen zaintza-eremuari eragin diezaioketen obrak eta jarduketak gauzatzeari buruzko kontsultak, adibidez: 

    • Itsasoko eta lehorreko babes-zortasuneko eremuan egin beharreko obrei eta jarduketei buruzko kontsulta teknikoak 
    • Planteatutako obra edo jarduketa baterako baimena izapidetzeko beharrari buruzko argibideak.
    • Kostaldeen sektoreko araudiari eta haren interpretazioari buruzko kontsulta orokorra. 

    Kontsulta zenbat eta zehatzagoa eta osatuagoa izan, orduan eta egokiagoa izango da erantzuna. Mota guztietako dokumentu lagungarriak erants daitezke, ebatzi beharreko gaia ulertzen laguntzeko. 

    Nork izapidetu dezake? 

    Interesatuta dagoen edozein pertsona, identifikazio elektronikoaren bidez. Talde hauek behartuta daude egitera (2)

    • Enpresak eta elkarteak.
    • Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
    • Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
    • Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
    • Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
    • Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.

    Nola?  

    1. Dokumentu osagarriak presta itzazu (gehienez 10MB artxibo bakoitzeko).
    2. Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:

    Nire karpetaren bidez, espedientearen egoera kontsultatu eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatu ahal izango dituzu.

    Non? 

    Esteka honen bidez, zuzenean: Jabari publiko hidraulikoan edo zaintza eremuan lan eta ekintzei buruzko kontsultak (1022101) - Eskaera - Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa.

    Nork izapidetu dezake?

    Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean. 

    Nola?

    1. Osatu eta sinatu eskabide-eredua.
    2. Prestatu dagokion dokumentazioa.
    3. Erregistratu eskaera toki hauetako edozeinetan:

    Non?

    1. Uraren Euskal Agentziaren hiru bulegoetako edozeinetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
    2. Erregistro-gaietan laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.
    3. Zuzenean zerbitzuaren bidez: Herritarrei arreta presentziala emateko eredua
    4. 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(3).

    Azken aldaketako data:

    Tag-ak