Aprobetxamenduei buruzko salaketak
Edozein pertsona fisikok edo juridikok jar dezake salaketa bat Uraren Euskal Agentzian, legez kanpokotzat edo anomalotzat jotzen den egoera edo jarduketaren baten berri emateko ur-bilketei dagokienez edo ur-masen emari ekologikoan ura kentzearen edo ateratzearen ondorioz eragindako ez-betetzeei dagokienez.
Besteak beste, honako hauek salatu daitezke:
- Azaleko zein lurpeko urak baimenik edo emakidarik gabe biltzea.
- Ur-emariak biltzea, emandako emarien gainetik.
- Ur-bilketekin lotutako azpiegituren kudeaketa txarra: presa txikiak, arrain-eskailerak, etab.
- Ur-bilketako puntuan emari ekologikoa ez betetzea.
Nork izapidetu dezake?
Interesatuta dagoen edozein pertsonak, identifikazio elektronikoaren bidez. Talde hauek nahitaez egin beharko dute(1):
- Enpresak eta elkarteak.
- Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
- Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
- Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
- Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
- Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.
Nola?
- Presta itzazu dokumentu osagarriak (gehienez, 100 MB artxibo bakoitzeko).
- Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
- Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
- Bete inprimakia.
- Erantsi dokumentuak.
- Sinatu eta bidali.
Nire karpetaren bidez, aukera izango duzu espedientearen egoera kontsultatzeko eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatzeko.
Non?
Esteka honen bidez, zuzenean: Aprobetxamenduen salaketak - Eskaera - Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa.
Nork izapidetu dezake?
Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.
Nola?
- Bete eta sinatu eskabide-eredua.
- Presta itzazu dokumentu osagarriak (gehienez, 100 MB artxibo bakoitzeko).
- Erregistratu eskabidea toki hauetako edozeinetan.
Non?
- Uraren Euskal Agentziaren hiru bulegoetako edozeinetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
- Erregistro-gaietan laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.
- Zuzenean : Herritarrei arreta presentziala emateko zerbitzuaren bidez
- 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(2).
Organismoak:
Uraren Euskal Agentzia kudeatzen duen erakundea.
Araudi erregulatzailea
- (1) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua
- (2) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Kodea: 1022204


