Joan edukira

    Lur azpiko uren (putzuak eta iturburuak) eta urteko 7.000 m³ baino gutxiagoko euri-uren aprobetxamendua finka berean

    Bere jabetzako finka bateko putzu, iturburu, euri-ur edo geldi bateko uren erabileraren jakinarazpena, baldin eta ura aprobetxamendua dagoen finkatik ateratzen ez bada eta urtean 7.000 m³ baino gehiago aprobetxatzen ez badira. 

    Kasu horietan, titularrak jakinarazi behar du ur hori aprobetxatzeko asmoa duela, eta finkaren jabetzari buruzko dokumentazioa aurkeztu behar du. Plan Hidrologikoan ezarritako zuzkiduren gaineko afekziorik edo erabilerarik ez dagoela egiaztatu ondoren, Uraren Euskal Agentziak eskubidea aitortuko du eta aprobetxamendua Uren Erregistro Orokorrean inskribatuko du.

    Ur horiek ezingo dira erabili urak sortzen, igarotzen diren edo geldirik dauden finkatik kanpo

    Hartutako urak uren araudia bete beharko du, ez du urratu beharko hirugarrenen ur-eskubidea, eta titularrak kontrol bolumetrikoko sistema bat instalatu beharko du (kontagailua edo aforatzailea), Uraren Euskal Agentziari hartutako ur-bolumenaren berri eman beharko dio, eta urtean 200 m³ baino gehiagoko ur-hartzeen kasuan, uraren kanona ordaindu beharko du. 

    Ebazpena emateko epea: Sei hilabetekoa, jakinarazi zenetik. 

    Nork izapidetu dezake?

    Interesatuta dagoen edozein pertsona, identifikazio elektronikoaren bidezTalde hauek behartuta daude egitera (1)

    • Enpresak eta elkarteak.
    • Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
    • Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
    • Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
    • Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
    • Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.

    Nola? 

    1. Irakurri informazio-orria.
    2. Dokumentu osagarriak prestatzen ditu (gehienez 10MB artxibo bakoitzeko). Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak. 
    3. Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
      1. Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
      2. Bete inprimakia.
      3. Erantsi dokumentuak.
      4. Sinatu eta bidali.

    Nire karpetaren bidez, espedientearen egoera kontsultatu eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatu ahal izango dituzu.

    Non?

    Esteka honen bidez, zuzenean: Urtean guztira 7.000m3 ur baino gehiago hartzen ez bada, eskubide hori onartu, eta Uren Erregistro Orokorrean inskribatzea

    Nork izapidetu dezake?

    Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.

    Nola? 

    1. Irakurri informazio-orria.
    2. Osatu eta sinatu eskabide-eredua.
    3. Prestatu dagokion dokumentazioa. Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak.
      1. I. eranskina – Hargune bat baino gehiago iturburu batean
      2. II. eranskina – Putzu bat baino gehiago
      3. III. eranskina - Bolumenak kontrolatzeko sistema bat baino gehiago
    4. Erregistratu eskabidea toki hauetako edozeinetan:

    Non?

    • 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(2).

    Erakundeak:

    EAEko erkidego barruko arroetan, URA-Uraren Euskal Agentziara bidali beharko ditu izapideak, eta erkidego arteko arroen kasuan, Kantauriko Konfederazio Hidrografikora edo Ebroko Konfederazio Hidrografikora, dagokionaren arabera.

    Uraren Euskal Agentziak eskumena du erkidego barruko arroetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik bakarrik igarotzen diren arroetan: Asua, Barbadun, Butroe, Estepona, Galindo, Gobela, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.

    Ebroko eta Kantauriko konfederazio hidrografikoak eskudunak dira autonomia-erkidego bat baino gehiago zeharkatzen dituzten erkidego arteko arroetan: Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Kadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega, Errioxa eta Bidasoako ardatz nagusia.

    Araudia:

    Kodea: Erabilera pribatiboak: 1021601

    Azken aldaketako data: