Emakidaren Azkentzea
Ura erabiltzeko eskubidearen ezeztapena da, legezko xedapen baten bidez emakida edo erabilera pribatibo baten bidez lortua. Zenbait arrazoi daude eskubidea amaitzeko:
- Titularrak berariaz uko egitea.
- Emakidaren epea bukatzea.
- Funtsezko baldintzak ez betetzea.
- Hiru urte jarraian ustiapena etengabe etenda egotea, titularrari eragotzi daitezkeen arrazoiengatik.
- Nahitaezko desjabetzeak.
Uraren Euskal Agentziak ofizioz hasi ahal izango ditu iraungitze-espedienteak edo, bestela, emakidaren titularraren eskariz.
Emakida azkentzeak edo iraungitzeak berekin dakar titularrak hartze-azpiegiturak kentzea (presa txikia, biltegiak, kanalak, hodiak, etab.).
Hala badagokio, administrazio eskudunari itzuli ahal izango zaizkio, doan eta kargarik gabe, jabari publiko hidraulikoaren barruan aprobetxamendua ustiatzeko eraikitako obra guztiak.
Ebazpena emateko epea: 18 hilabetekoa, jakinarazi zenetik.
Nork izapidetu dezake?
Interesatuta dagoen edozein pertsona, identifikazio elektronikoaren bidez. Talde hauek behartuta daude egitera (1):
- Enpresak eta elkarteak.
- Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
- Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
- Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
- Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
- Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.
Nola?
- Irakurri informazio-orria.
- Dokumentu osagarriak prestatu (gehienez 10MB artxibo bakoitzeko). Zalantzarik baduzu, informazio-orriankontsulta ditzakezu xehetasun guztiak.
- Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
- Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
- Bete inprimakia.
- Erantsi dokumentuak.
- Sinatu eta bidali.
Nire karpetaren bidez, espedientearen egoera kontsultatu eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatu ahal izango dituzu.
Non?
Esteka honen bidez, zuzenean: Emakidaren iraungitzea (1021506) - Eskaera - Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa.
Nork izapidetu dezake?
Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.
Nola?
- Irakurri informazio-orria.
- Osatu eta sinatu eskabide eredua
- Prestatu dagokion dokumentazioa (artxibo bakoitza gehienez 100MB)
- Erregistratu eskabidea toki hauetako edozeinetan:
Non?
- Zuzeneanzerbitzuaren bidez: Herritarrei arreta presentziala emateko eredua
- 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(2).
Erakundeak:
EAEko erkidego barruko arroetan, URA-Uraren Euskal Agentziara bidali beharko ditu izapideak, eta erkidego arteko arroen kasuan, Kantauriko Konfederazio Hidrografikora edo Ebroko Konfederazio Hidrografikora, dagokionaren arabera.
Uraren Euskal Agentziak eskumena du erkidego barruko arroetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik bakarrik igarotzen diren arroetan: Asua, Barbadun, Butroe, Estepona, Galindo, Gobela, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.
Ebroko eta Kantauriko konfederazio hidrografikoak eskudunak dira autonomia-erkidego bat baino gehiago zeharkatzen dituzten erkidego arteko arroetan: Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Kadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega, Errioxa eta Bidasoako ardatz nagusia.
Araudia:
- Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartua. Testu kontsolidatua
Kodea: Emakidaren azkentzea: 1021506
Azken aldaketako data:


