Joan edukira

    Ur Emakidarako Eskaera

    Oro har, emakida da uraren erabilera pribatiborako eskubidea lortzeko erabiltzen den titulua. Uren erabilera pribatibo orok, Uren Legearen testu bateginaren 54. artikuluan sartzen ez denak, administrazio-emakida bat behar du, lortu nahi den aprobetxamendua babestuko duena. 

    Beharrezkoa da ur-bolumen jakin bat ustiatzeko emakida izatea, erabilera jakin baterako (hornidura, ureztapena, abeltzaintza- eta industria-erabilera, aisialdi-erabilera, etab.). Emakida behar da honako hauek aprobetxatzeko: 

    • Lurrazaleko urak (ibaietakoak, urtegietakoak, lakuetakoak, etab.) kasu guztietan. 
    • Urtean 7.000 m3-tik gorako lurpeko urak (putzuak, iturburuak, iturriak, etab.). 
    • Lurpeko urak (putzuetakoak, iturburuetakoak, iturrietakoak, etab.), urtean 7.000 m3 baino gehiagokoak ez direnak, ura hartzen den finka ez den beste batean aprobetxatzen badira. 
    • Leheneratutako urak  
    • Ur gatzgabetuak. 

    Ebazpena emateko epea: 18 hilabetekoa, jakinarazi zenetik. 

    Nork izapidetu dezake?

    Interesatuta dagoen edozein pertsona, identifikazio elektronikoaren bidezTalde hauek behartuta daude egitera (1)

    • Enpresak eta elkarteak.
    • Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
    • Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
    • Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
    • Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
    • Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.

    Nola? 

    1. Irakurri informazio-orria
    2. Dokumentu osagarriak prestatu (gehienez 10MB artxibo bakoitzeko). Zalantzarik baduzu, Irakurri informazio-orria kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak. 
    3. Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
      1. Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
      2. Bete inprimakia.
      3. Erantsi dokumentuak.
      4. Sinatu eta bidali.

    Nire karpetaren bidez, espedientearen egoera kontsultatu eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatu ahal izango dituzu.

    Non?

    Esteka honen bidez, zuzenean: Ur emakidarako eskaera

    Nork izapidetu dezake?

    Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.

    Nola? 

    1. Irakurri informazio-orria.
    2. Osatu eta sinatu eskabide-eredua.
    3. Prestatu dagokion dokumentazioa. Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak.
    4. Erregistratu eskabidea toki hauetako edozeinetan:

    Non?

    • 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(2).

    Erakundeak:

    EAEko erkidego barruko arroetan, URA-Uraren Euskal Agentziara bidali beharko ditu izapideak, eta erkidego arteko arroen kasuan, Kantauriko Konfederazio Hidrografikora edo Ebroko Konfederazio Hidrografikora, dagokionaren arabera.

    Uraren Euskal Agentziak eskumena du erkidego barruko arroetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik bakarrik igarotzen diren arroetan: Asua, Barbadun, Butroe, Estepona, Galindo, Gobela, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.

    Ebroko eta Kantauriko konfederazio hidrografikoak eskudunak dira autonomia-erkidego bat baino gehiago zeharkatzen dituzten erkidego arteko arroetan: Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Kadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega, Errioxa eta Bidasoako ardatz nagusia.

    Araudia:

    Kodea: Ur-emakidarako eskumena 1021501

    Azken aldaketako data: