Joan edukira

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana 2015-2021

    Urtarrilaren 15ko 20/2016 Errege Dekretuaren bitartez onartua izan da 2015-2021 zikloari dagokion Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana.

    Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana (UAKP) baliabide garrantzitsua da 2007/60/EE Zuzentaraua ezartzeko bidean, alegia estrategia bateratua zehazten duena Europar Batasuneko Estatuentzat uholde arriskuaren ebaluazio eta kudeaketa aurrera eramateko orduan. UAKP eta Plan Hidrologikoa arroen kudeaketa integratu baten osagarriak dira eta ezinbestekoa da biak koordinatzea bien helburuak lortuko badira, horien artean: ur masen narriadura etetea eta ur masen eta babestutako eremuen egoera ekologiko egokia lortzea.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren UAKPa, 2015-2021 zikloari dagokiona, 2007/60/EE Zuzentarau hori ezartzeko hirugarren eta azken fasea da.

     

    Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana demarkazioan dauden bi eskumen esparruetako arriskuaren kudeaketarako planen uztartze armonikoaren bitartez lortu da. Barne Arroetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan, plangintza Uraren Euskal Agentziak egiten du; Erkidego Arteko Arroetan, Estatuaren eskumenen esparruan, plangintza Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak egiten du.

    Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana honako agiri hauek osatzen dute.

    Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana (PDF, 14 MB)  

    Ingurumen Ebaluazioaren Agiriak. Estatuaren eskumenen eremua

    Ingurumen Ebaluazioaren Agiriak. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremua