La Toberķako ur-jauziak ( 1,2 km)
La Toberiako ur-jauziak Arabako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko koadrantean dago, Arabako Lautada eskualdean, Asparrena udalerriko Andoin herriko lurretan. Herri txiki honetara heltzeko, Gasteizetik 40 kilometrora N-1 autobidearen 389 irteera hartuko dugu, eta ondoren A-3138 errepidea Egino/Andoin norabidean. Handik, A-4116 errepidean zehar, abiapuntura iritsiko gara.

Ibilbidea Andoin herrian hasiko dugu. Bertako plazan hasten den kalea bide hormigoiztatua bihurtzen da, eta, abereentzako hesiaren parez pare, ibaiaren eskuin aldean dagoen errota zaharrera eramango gaitu.
Pixka bat geroago, pasabide txiki bat zeharkatuko dugu ibaiaren gainetik. 300 bat metro egin eta gero, bidegurutze bat dago. Ezkerrekoa hartuta, itxitura metaliko bat aurkituko dugu. Pasa ondoren, ez ahaztu hura ixtea.
Aurrerago, beste bidegurutze bat dago.
Eskuineko pistatik jarraituko dugu, ezkerretara utzita itxitura abereentzako hesiaren alboko bidexka.
Handik 200 bat metrora, beste bidebanatze bat izango dugu. Ezkerrekoa hartuko dugu eta gutxira beste langa metaliko bat aurkituko dugu.
Handik ehun urtetik gorako pagoak eta haritzak dituen ingurua zeharkatzen duen pistatik helduko gara ibaira. Bertan presa txiki bat eta urtegia ikusiko ditugu.
Ibaia zeharkatuta, bidexka txiki bati jarraiki, uraren eskuin aldetik helduko gara ibaiaren iturburura.
Azken tarte hau, baldin eta euri-sasoian egiten badugu, ur-jauzi eder batzuk gozatu ahali zango ditugu.
Itzulerako bide bera hartuko dugu.
Jaitsi
Azken aldaketako data: