Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Azken Txostenak

EAEko azaleko eta lurpeko uren egoeraren eta babestutako eremuen egoeraren jarraipena egiteko hainbat programa ditu, kasu batzuetan laurogeita hamargarren hamarkadatik. Hona hemen egindako azken txostenak.

2020ko otsailaren 6an luizi handia gertatu zen Zaldibarko zabortegiko instalazioetan (Verter Recicling S.L.)

Egoeraren arazoei eta arriskuei aurre egiteko eskumena duten administrazioen arteko koordinazio-bileretan, Uraren Euskal Agentziak zenbait ekintza garatzea erabaki du, besteak beste, Zabortegi inguruko uren Jarraipenerako plana idaztea.

Dokumentu honek plan hori jasotzen du, eta, bertan, kontrol-sarearen diseinua (estazioen kokapena, jarraipena egiteko parametro edo adierazleak eta maiztasuna) eta dagozkion jarraipen-txostenen izaera (edukia, egitura eta aldizkakotasuna) jasotzen dira.

Uren jarraipenerako plana.

Uren jarraipen-txostenak.

Zaldibarreko zabortegiko luiziaren ondoren URAk abiarazitako inguruko uren jarraipenerako planak bere horretan dirau: beren-beregi, lixibatuak bildu eta kolektorera bideratzea, eremuaren ikuskatzea, laginen hartzea, analitiken emaitzak aztertzea eta antzemandako joerak sistematikoki bildu eta argitzea. Eta horrela jarraituko dugu, jakina denez.

Alabaina, agerikoa da ez direla esanguratsuak egun batetik bestera argitaratzen ari garen jarraipen-txostenetan erregistratutako datuen aldaketak. Beraz, analisiak eta datu bilketa egunero egiten jarraituko badira ere, jarraipen-txosten horiek ez dira egunero argitaratuko. Horien ordez, astean behin argitaratuko da txosten bat astearteetan. Txosten horretan astean zehar bildutako datuak jasoko dira, eta bere xedea aztertutako parametroetako datuen bilakaera erakustea da.

Hona hemen argitaraturiko azken txostena:

Hurrengo txostena, datorren asteartean, abuztuaren 4an, argitaratuko da.

Eguneroko jarraipen-txostenak 2020.05.12ra arte.

Hartutako analitiken emaitzak

Datuak

Datuak azaltzeko oharrak

2019an Uraren Euskal Agentziak ibaien egoerari jarraipena egiteko bi programa landu ditu, bata egoera biologikoa aztertzen duena, eta bestea egoera kimikoa neurtzen duena. Prestatutako bi txostenek egitura berdina dute:

  • Emaitzen memoria ebaluaketa egiteko erabilitako metodologiak azaltzen dituena, 2019ko emaitzen ebaluazioa eta urteetan izan duen bilakaera.
  • Laburpen agiria: kanpainaren jarduerak laburbiltzen ditu

EAEko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2019

EAEko ibaien egoera kimikoaren jarraipena egiteko sarea. 2019

“Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta itsasertzeko uren ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen" txosten hau, 2018. urtekoa, bi agiritan egituratu da: emaitzen txostena eta sintesi dokumentuak (euskaraz eta gaztelaniaz).

  • Emaitzen txostena sarrera batekin eta erabilitako metodoak azaltzen dituen atal batekin hasten da; bertan ezagutzera ematen dira sarearen egitura eta egoeraren ebaluaketa egiteko erabiltzen dituen tresnak. Ondoren banakako ataletan aurkeztu eta azaldu egiten dira trantsizio (14) eta kostaldeko (4) sare bakoitzaren 2019ko kanpainaren emaitzak, bilakaera historikoa eta bere egoera ekologiko eta kimikoa. Txostena azken atalean EAEko kostaldeko bainu guneetan dauden ingurumenaren kontrolerako puntuek eskaini dituzten emaitzak azaltzen dira, eta bukatzeko erabilitako erreferentziak
  • Laburpen txostenetan labur azaltzen dira (euskaraz eta gaztelaniaz) 2019ko kanpainan egindako ekintzak; era berean, EAEko trantsizioko eta itsasertzeko uren egoera ekologiko eta kimikoaren eta bere bilakaeraren laburpena egiten da.

2001. urtean hasi zen EAE Barneko laku eta hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipen sarea  jarraipen-programa.

2017/2018 ziklo hidrologikoaren txostena honako bi agiri hauek osatzen dute:

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurrazpiko urak kontrolatzeko sarearen 2019ko txostenean ezagutzera ematen dira EAEko lurrazpiko ur masen egoera kimiko eta kuantitatiboaren ebaluaketan zehar egindakoak. Ondorengo izenburupean laburbiltzen dira.

Lurpeko urak kontrolatzeko oinarrizko sarea: 1998an sorturako sarea aldagai hidrologiko esanguratsuenak kontrolatzeko (kantitatea eta kalitatea) denboran zehar eman diren joerak zehaztu ahal izateko puntu adierazgarrienetan.  Horrek dakar: etengabe erregistratzea egoera kuantitatiboaren aldagai esanguratsuak (zundaketetan maila piezometrikoak, edo emariak iturburutan); bi hilabetero kontrolatzea egoera kimikoaren aldagai esanguratsuak (fisikokimika orokorra)

Jarraipenerako programa osagarriak. oinarrizko sarea osatzen dutenak helburu zehatzagoekin: substantzia arriskutsuen kontrola (2007tik martxan) plagizidak (2008tik martxan) Nitratoen poluzioaren aurrean urrakorrak  diren eremuen jarraipena (1998tik martxan) eta beste jarduera batzuk.

EAEko lurpeko uren egoera kimikoaren ebaluaketa 2014-2019 denboraldian

Agiriak

2019ko txostena (PDF, 10 MB)

2019ko laburpen-txostena (PDF, 6 MB)

2018ko txostena  (PDF, 14 MB)

2018ko laburpen txostena (PDF, 3 MB)

Nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko eremuen jarraipena egitea 91/676/EEE Zuzentarauaren 5. artikuluak ezartzen duen betebeharra da. Xedea da nitrato pilaketaren bilakaera ezagutzea eta ezarritako neurrien eraginkortasuna neurtzea

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan, orotara, 5 eremu kaltebera zehaztu dira (3 Gasteizko Unitate hidrologeologikoan eta 2 Miranda de Ebroko lurpeko ur masa alubialean). Ondoren jarraipen-lan horien azken txostena aurkezten da.

Giza kontsumorako erabiltzen diren ur-masen hartuneak Zona Babestuen Erregistroan barne hartu dira, giza kontsumorako uraren kalitatea eta kantitatea zaintzeko eta babesteko helburuarekin.

Osasunaren arloko agintariek, ingurumen-osasunaren eta kontsumorako uren osasunaren esparruan, eta Eremu Babestuen Erregistroko hartuneak barne hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumorako urak kontrolatzeko eta zaintzeko sarea eta EAEko ontsumoko Uren Informazio Sarea  ezarrita ditu.

Bestalde, 2012. Urtean Uraren Euskal Agentziak kontrol-programa bat hasi du, lurrazaleko eta lurrazpiko ur-masekin lotutako hartuneen kontrol fisikokimikoa barne hartzen dituena. Lurrazaleko hartuneei EAEko Barne Arroen esparrua dagokie eta lur azpiko uren kontrola EAE osora zabaltzen da.

 1341/2007 Errege Dekretuak, urriaren 11koak eta bainurako uren kalitatearen kudeaketari buruzkoa honako hau xedatzen zuen.

  • Osasun arloko agintaritzaren ardura da EAEko bainurako eremuen osasun-zaintza. Bainurako eremuen kalifikazioak, analisien emaitzak eta beste txosten nazional eta europar batzuk Bainurako Uren Informazio Sistema Nazionalean (NÁYADE) eskura daitezke .
  • Ingurumenaren arloko agintaritzaren ardura da bainurako uren eremuen profilak zehaztu eta berrikustea. Uraren Euskal Agentziak, 2009tik aurrera, EAEko bainurako uren eremuen profilen hainbat berrikuspen egin ditu. Azken berrikuspena 2016an egin da (PDF, 60 MB)
  • Bestalde Uraren Euskal Agentzia 2012. Urtean, trantsizio eta konstaldeko uren egoeraren jarraipena egiteko daukan programaren barruan hasi egin da EAEko kostaldean kokatzen diren bainurako eremuen ingurumen-kontrola egiten.



 

Jarraipen-program orokorren osagarri gisa, Uraren Euskal Agentziak azterlan espezifikoak ere egiten ditu. Lan horien bidez, ingurumen-helburuak lortzeko eragina duten arazo desberdinei buruzko diagnostiko zehatza ematea da helburua.  Ondoren, zenbait lan hauen emaitzak aurkezten dira:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana