Aprobetxamenduei buruzko kontsultak eta txostenak
Uraren Euskal Agentziari egin ahal diozu kontsulta ur-baliabideak aprobetxatzeko emakidekin zerikusia duen edozein gairi buruz. Honako hauei buruz, besteak beste:
- Emandako ur-emakidak
- Lurpeko uren harguneen inbentarioa
- Udalerri/leku jakin bateko ur-bilketak
- Zundaketak egiteari edo horiek zigilatzeari buruzko informazioa
- Ur-aprobetxamenduaren administrazio-egoerari edo legaldeari buruzko informazioa
- Ura aprobetxatuz gero bete beharreko betebeharrak edo baldintzak edo aplikatu beharreko araudia
- Espediente jakin baten izapidetze-egoera
- Uraren kanonari buruzko kontsultak
- Bolumenak kontrolatzeko sistemak instalatzeari buruzko kontsultak
- Zirkuitu itxiko klimatizazioko truke geotermikoko instalazioen aprobetxamenduetarako egin beharreko zundaketak
Kontsulta zenbat eta zehatzagoa eta osatuagoa izan, orduan eta egokiagoa izango da erantzuna. Mota guztietako dokumentu lagungarriak erants daitezke, ebatzi beharreko gaia ulertzen laguntzeko.
Nork izapidetu dezake?
Interesatuta dagoen edozein pertsonak, identifikazio elektronikoaren bidez. Talde hauek nahitaez egin beharko dute(1):
- Enpresak eta elkarteak.
- Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
- Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
- Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
- Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
- Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.
Nola?
- Presta itzazu dokumentu osagarriak (gehienez, 100 MB artxibo bakoitzeko).
- Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
- Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
- Bete inprimakia.
- Erantsi dokumentuak.
- Sinatu eta bidali.
Nire karpetaren bidez, aukera izango duzu espedientearen egoera kontsultatzeko eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatzeko.
Non?
Esteka honen bidez, zuzenean: Aprobetxamenduei buruzko kontsultak - Eskabidea - Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa.
Nork izapidetu dezake?
Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.
Nola?
- Bete eta sinatu eskabide-eredua.
- Presta itzazu dokumentu osagarriak (gehienez, 100 MB artxibo bakoitzeko).
- Erregistratu eskabidea toki hauetako edozeinetan.
Non?
- Uraren Euskal Agentziaren hiru bulegoetako edozeinetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
- Erregistro-gaietan laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.
- Zuzenean: Herritarrei arreta presentziala emateko zerbitzuaren bidez.
- 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(2).
Organismoak:
Uraren Euskal Agentziarekin (URA) izandako elkarrizketak.
Araudi erregulatzailea
- (1) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua
- (2) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Kodea: 1022104


