Joan edukira

    Pramudya Ananta Tur

    Indonesiako idazlea (Blora, Java, 1925). Holandarrek espetxeratu zuten independentziako gerran, eta kartzelan idatzi zituen bere obrarik aipagarrienetariko zenbait: Gerrillari familia (1950) eta Hau ez da jaia (1951). Kontakizun laburrak (1950, Goizaldea), eleberriak (1954, Ustelkeria), historiari buruzko saiakerak (1960, Txinatarrak Indonesian) eta kritika artikuluak idatzi zituen gerra amaitutakoan. Alderdi Komunistako kide izan zen.