Joan edukira

    Pelops

    Mit. Peloponesoko heroia, Tantaloren semea eta Zeusen biloba. Aitak, hil eta laurdenkatu ondoren, jainkoei eskaini zien jateko. Zeusek Pelops berpiztu zuen, eta bolizko beso bat jarri zion Demeter-ek jandako besoaren ordez. Hipodamiarekin ezkondu zen eta Pisako errege izan zen. Olinpiar Jokoak hasi zituen.