partzial
izond. Zati bati dagokiona; ez osoa. v Deribatu partziala. Mat. , x1, x2,
,xnnaldagaiez osaturiko funtzio erreala delarik, eta haren balioa puntu jakin batean (x1, x2,
, xn) delarik; baldin

adierazpena limite baterantz badoa, h zerorantz doan bitartean, limite hori funtzioaren deribatu partziala da, funtzioak (x1, x2,
,xn) puntuan x1-i buruz duen deribatu partziala alegia; 1(x1, x2,
,xn) edo ∂/∂x1 gisa adierazten da maizenik. Funtzio jakin baten deribatu partzialak kalkulatzeko diferentzialak kalkulatzeko erabiltzen diren erregela berberak erabiltzen dira; aipaturiko kasuan esate baterako, x1-i buruzko deribatu partziala lortu nahi bada, funtzioa x1-en funtzioa besterik izango ez balitz bezala egin beharko litzateke diferentzialen kalkulua, x2,
, xn konstantetzat hartuz. Esate baterako (x, y)=xy3-ren deribatu partzialak ∂/∂x = y3 eta ∂/∂y = 3xy2 dira.

