Joan edukira

    Mahn, Karl August Friedrich

    Alemaniar erromanista eta euskalaria (Zellerferd, 1802 - Steglitz, 1887). Berlingo Akademiako hizkuntza irakaslea zen. Leizarraga, Axular, Oihenart, Garibai eta Mogelen idazlanetan oinarrituriko Denkmaeler der Baskische Sprache (Euskal hizkuntzaren monumentuak) obra argitaratu zuen 1857. urtean. Berlingo Euskara agerkariko laguntzailea izan zen, bestalde.