Joan edukira

    Larrea

    Barrundiako udalerriko herria (Arabako Lautada). 75 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen bukaeran galdu zen. Aipagarri dira XVI. mendeko San Millan parrokia eliza eta Gebaratarren Lazarragako dorretxea (XV-XVII).  v  Zornotzako udalerriko auzoa (Durangaldea, Bizkaia). 150 biztanle (1960). Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 50. Aipagarria da Larreatarren jauregia.  v  Galdamesko udalerriko auzoa (Enkarterri, Bizkaia). 50 biztanle (1960). Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendean galdu zen. Aipagarria da Aranatarren jauregia.