Joan edukira

    Fellegara, Vittorio

    Italiar musikagilea (Milan, 1927). Milanen ikasi zuen musika. 1958an SIMC saria (Musika Garaikidearen aldeko Nazioarteko Erakundeak ematen duen saria) lortu zuen. Obra aipagarrienetako batzuk Requiem di Madrid (abesbatza eta orkestrarako, García Lorcan oinarritua) eta Cantate (1966, Leopardiren poemetan oinarritua) dira.