Joan edukira

    Farel, Guillaume

    frantses erreformazalea (Les Fareaux, Gap, 1489 - Neuchâtel, 1565). Lefèvre d’Étaples-en ikasle izan ondoren, Erreformako dotrinak onartu eta Basilean bilatu zuen babesa, eta ondoren Estrasburgon. Berriro Suitzara itzulirik, Zwingli erreformatzailearen ideien eragina jaso zuen. Bera izan zen, Kalbinorekin batera, Erreforma Genevan onartarazi zuena. Ondoren Neuchâtelera erretiratu eta han hil zen.