Joan edukira

    URAk lizitatzeari ekingo dio Zallako Mimetiz auzoan Cadaguaren ur goraldiei aurre egiteko obrak

    Argitalpen-data: 

    El charco zubia Zallan

    URAk Zallako Mimetiz auzoan Kadagua ibaiaren  ur goraldiei aurre egiteko obrak lizitatzeari ekingo dio; hartara, lanok 2016an esleitu eta hasteko. Mimetizen Cadagua ibaiaren ur goraldiei aurre egiteko lanon proiektuak 6.445.669,50 euroko aurrekontua beharko du egikaritzeko. Lanon xedea: Cadagua ibaiaren ur hustuketarako ahalmena handitzea, herri-gunean uholdeak saiheste aldera.

    Lan-proiektu hori egin eta onartu egin da, Zallako Udalak eta Uraren Euskal Agentziak 2012an adostutako esparru-akordioak dioenari jarraiki. Esparru-akordio hori jarraitzeko sortutako batzordeak lan-proiektua zehazteko bi erakundeen arteko lankidetzaren lekuko izan da.

    Iñigo Ansola URAren zuzendari nagusiaren hitzetan “proiektuak eta haren ekintza-aurreikuspenak lehentasun osoa dutelako — Zalla eta bertoko auzotarrontzat  arazo zahar bati erantzuna eman nahi diogu —, lanok datozen hilabetetan lizitatuko dira, 2016an hasi ahal daitezen”.

    “Aurrekontuaren garrantzi agerikoagatik, lanon egikaritzeak inbertsio nabarmena behar du; eta esparru-akordioan islatzen denez, Udala eta URAren arteko elkarlanak ezinbestekoa behar du, lanok burutuko badira; bion ala bion aurrekontu-ahalmenen araberakoa” zehaztu du Ansolak.

    URAren zuzendariaren hitzetan “URAk esku artean dituen lan orotan bezalaxe, zuhurtziaz jokatu behar dute eragile guztiek. Ezinbestekoa zaigu egungo Zallako Alkateak erakundeen arteko elkarlana aintzat hartzea; esparru-akordioan jasotako lanak elkarrizketa eta ahalegin partekatuekin aurrera eraman ahal izateko; eta, beren-beregi, erakunde eta herritarrentzako iruzkin mingarriak saihesteko konpromisoa hartzea. Bi erakundeen arteko elkarlan zintzoa oso garrantzitsua baita beharrezkoak eta garestiak diren lana egin ahal izateko”.