Joan edukira

    Ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2009ko emaitzen txostena

    Xehetasunak

    "Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen" txosten honek, 2009. urtekoa, memoria txostena (24 atal, gaztelaniaz) eta sintesi - dokumentua ditu.

    Lehen atalak erabilitako metodologiak biltzen ditu.

    “Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea” izeneko proiektuaren 2007ko kanpainako emaitzen txostenean atal metodologiko bat idatzi zen.

    Atal horretan eskura daude besteak beste: aurrekariak, sarearen helburuak eta EAEn Uraren Esparru Zuzentaraua ezartzeko lanak (tipologiak, erreferentziazko baldintzak, laginketa puntuak eta dagozkien kontroleko egitarauak, aztertu beharreko adierazle biologikoei dagozkien metodologiak eta egoera/potentzial ekologikoa kalkulatzeko metodologiak).

    2009ko txostenean aipatutako lehen atala eta gainontzeko atalen hasieran ematen diren azalpen deskribatzaileak laburbildu dira informazioa ez errepikatzeko.

    Gero 23 atal aurkezten dira, hidrologia-unitate bakoitzari dagokien atalak eta ondorengo puntuak jorratzen dituztenak:

    - Hidrologia-unitatea osatzen duten ur-masen ekologia-potentzial egoeraren emaitzen laburpena.

    - Ur-masa bakoitzeko egoera/potentzial ekologikoa kalkulatzeko beharrezko adierazleen emaitzen analisia.

    - Ur-masa bakoitzeko egoera/potentzial ekologikoaren bilakaera

    Sintesi dokumentua bada 2009ko segimendu-sarearen emaitzen laburpena eta baita 2004tik 2009rako aldiko bilakaerarena ere. Sintesi dokumentua euskaraz eta gaztelaniak eskura dago.

    Gainera, azterketan zehar lortutako datu gordinak Sareko Datu-basean daude bilduta.