Joan edukira

Plangintzaren hirugarren zikloaren Gai Garrantzitsuen Eskema (2021-2027)

Plangintza Hidrologikoaren prozesuan Gai Garrantzitsuen Eskema egitea funtsezko elementua da, Hasierako Dokumentuen ondoren eta Plan Hidrologikoa bera egin aurretik burutzen dena. Aipatutako Eskemaren helburua demarkazio hidrografikoaren arazo nagusiak eta konponbiderako aukera posibleak identifikatzea da, bai eta Plana garatzeko jarraibideak zehaztea ere.

2019ko irailaren 27an argitaratu zen EHAAn Uraren Euskal Agentziako Zuzendari Nagusiaren Ebazpena, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoari dagokion Gai Garrantzitsuen Behin-behineko Eskemaren kontsulta publikorako aldia irekiko zela iragarri zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroen eremuan (plangintzaren hirugarren zikloa, 2021-2027). Hasieran emandako sei hilabeteko epea aldi baterako eten zen 2020ko martxoaren 14tik aurrera, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatutakoa aplikatuta. Ekainaren 4an argitaratutako Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpenak kontsulta publikoaren epea 2020ko urriaren 30era arte luzatuko zela iragarri zuen.

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio honetako administrazio hidrauliko eskudunek, Eskema batera egin dute eta demarkazio osoari dagokio. Hala ere, ebazpen horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-zatian soilik izan dute eragina, hau da, barne arroetan.

Kontsulta publikoarekin batera, parte-hartze aktiboko prozesu bat garatu da, eta, horri esker, Eskemaren edukien berri eman ahal izan zaie herritarrei eta, bereziki, uraren kudeaketarekin zerikusia duten eragileei, bai eta ekarpenak eta ideiak bildu ere, eskemaren edukiak osatzeko edo hobetzeko.

Prozesu horien ondoriozko alegazioak eta iradokizunak sartu ondoren, eta Uraren Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren, Uraren Euskal Agentziako Erabiltzaileen Batzarrak Gai Garrantzitsuen Eskema onartu du 2020ko abenduaren 21eko bilkuran.

Plan Hidrologikoa, Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana eta Lehorteen Plana koordinatzen direla bermatzeko eta plan horiek bete behar duten ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura batera izapidetzen ari da, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluarekin eta Planen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 4. artikuluarekin bat etorriz.

Dokumentazioa

  1. Memoria.  (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
  2. Eranskina. Gai garrantzitsuen fitxak (PDF, 8 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
  3. Eranskina. Parte-hartze publikoko prozesuaren txostena (Gaztelaniaz). (PDF, 101 MB)

Ingurumen-ebaluazioaren hasierako dokumentua

  1. Hasierako dokumentu estrategikoa (pdf, 6 MB) (Gaztelaniaz).
  2. Eranskina (pdf, 34 MB) (Gaztelaniaz).
  3. Eranskina (pdf, 114 Kb) Gaztelaniaz).

Azken aldaketako data: