Joan edukira

    Urkate ur-jauzia (3,2 km)

     

    Urkate ur-jauzia Arabako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko koadrantean dago, Arabako Lautada eskualdean, Asparrena udalerriko Arriolatik gertuko Urkila mendilerroaren hego isurian. Arriolara heltzeko, A-3012 errepidea hartuko dugu eta gero, A-4019tik jarraitu.

     

    Urkateko ur-jauzia. Cascada de Urkate.

    Ibilbidearen nondik norakoak

    Arriolako hiribarnetik ikuztegira doan bidea hartuta, lurzoru oneko pista bati jarraituko diogu 600 bat metroan, ibilgailua uzteko egokia den ordoki txiki batera heldu arte.

    Bertatik, oinez edo bizikletaz jarraitu beharko dugu.

    Pistan aurrera eginda, amezti ikusgarri batean sartuko gara.

    Erreka baten ibia zeharkatuta, 800 bat metro eginda gero, Barrutia errekaren gaineko zubiraino helduko gara. Ibaiertzeko landaredia egoera onean dago, besteak beste, haltzak, hurritzak eta lizarrak.

    Zubia baino lehenago, bidearen ezkerraldean dagoen bidexka bati jarraituko diogu erriberan barna.

    Metro gutxira, inguruan ugari diren haritz erraldoiak ditugu lagun.

    Pistari jarraitu eta 1,9 km-ra bidebanatze bat aurkituko dugu.

    Pista utzirik, aldapa goxoko bidexka bati ekingo diogu, harizti zoragarri bat zeharkatzeko.

    500 bat metro egindakoan ibaira helduko gara. Emariak uzten badigu, zeharkatu eta saroi bateraino helduko gara.

    Aldamenean, Arriolako ur-biltegia ikus dezakegu.

    Bidexkan aurrera, ur-biltegiaren ondotik gailurrera helduta, ur-jauziaren ikuspegi zoragarria daukagu begien aurrean.

    Jaitsi

    Azken aldaketako data: