Sobróneko iturburu termala (3,9 km)
Sobróneko iturburu termala Arabako Lurralde Historikoaren mendebaldeko muturrean dago Arabako ibarrak eskualdean, Sobrón herriko lurretan, Lantaron udalerrian. Hara heltzeko, A-2122 udal-errepidea hartuko dugu.
Ibilbidearen nondik norakoak
Ibilbidea Ibaiaren ezker aldean dagoen aparkalekutik hasiko dugu. Bertara heltzeko, errepideko bidebanatzea hartu, hotelen parean. Ondoren, ibaiaren ezker aldetik GR-99 Ebroko Natura Bidea hartuko dugu harrizko zubi batera heldu arte. Ezker aldetik jarraituko dugu, eta itxitura metaliko bat gurutzatu ondoren, iturburura eramango gaitu 60 metrora ezkerretara biratzen duen bidexka batek.
Handik, itzuliko bidea hartuko dugu harrizko zubiraino, XX. mende hasierakoa.
Ezkerretara hartuta, GR-99 jarraituko dugu ibaiaren eskuin aldetik Soportillako iturburura heldu arte.
Sobrón urtegiaren uretan behera, ibaiaren ezker ibarrean, atseden eremu bat aurkituko dugu.
Jaitsi
Azken aldaketako data:


